http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Inauterietako konpartsek 6.000 euro gehiago izango dute 2018ko edizioa prestatzeko

SERGIO EGUÍA

Tokiko Gobernu Batzarrak 2018ko Inauterietan parte hartzen duten konpartsei diru-laguntzak emateko oinarriak eta deialdia onetsi ditu gaur; orotara 74.000 jarriko dira horretarako, iaz baino 6.000 euro gehiago.

Inauteriak, eta horiekin lotutako desfileak eta sardinaren erreketa, besteak beste, otsailaren 8tik 13ra arte izango dira datorren urtean.

Kultura Sailak urriaren 26an egin zuen lehen bilera konpartsekin, Inauteriak prestatze aldera.

Bestetik, Tokiko Gobernu Batzarrak Jazzargia elkartearekiko hitzarmena onetsi du, “Jazz uhinak hirian barrena” programaren XII. edizioa egiteko; 30.000 euro dagozkio horri, hau da, 2016ko aurrekontuan baino 4.000 euro gehiago.

Gainera, Udal gobernuak ASAFER-Errehabilitazioan ari diren Arabako Jokalarien Elkartearekiko lankidetza hitzarmenaren luzapena onetsi du, ludopatiaren inguruko argibide, prebentzio eta orientaziorako programa eta zerbitzuak garatzeko; Gizarte Politiken Foru Sailak ere hartzen du parte horretan.

Udalak 20.200 euro jarriko ditu 2017an helburu hauek dituzten jarduerak garatzeko:

Prebentzio unibertsaleko programak sustatzea diruzko eta ausazko jokoekiko eta apustuekiko adikzioa ezagutarazi, horri buruz informatu, eta taldeen zein banakoen eskaerei erantzuteko.

Prebentzio berariazkoa eta bideratua sustatzea, eragindakoei eta familiei laguntzeko eta haien errehabilitazioa errazteko.

Arrisku handiagoa duten populazio sektoreak identifikatzea, eta ludopatiari buruzko sentsibilizazio-ekintzak proposatzea.

Gasteizko Udalak 1992tik laguntzen dio ASAJER elkarteari, ludopatiari buruz eta ausazko jokoen eta apustuen erabilera txarrak sor ditzakeen arazoei buruz informatu, prebenitu eta orientatzearren.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos