http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Iñaki Domingoren 'Color Politics' Amarica aretoan barneratzen da

Madrilgo argazkilariaren erakusketa uztailaren 8ra arte ikusi ahal izango da, eta bihar bertan egilearekiko topaketa bat izango da, profesionalentzako ikustaldi gidatu batez gainera

I.AGOTE

'Color Politics', Iñaki Domingoren azken lana, gaurtik aurrera ikusi ahal izango da Amarica aretoan. Argazkigintza ulertzeko bere moduan bilakaera izan ondoren iritsi da egilea lan horretara. Artearen alderdi minimalistaz interesaturik, irudiari narrazio osagaiak kenduz joan da, hura araztuz, bere lengoaiaren esentziara heldu arte. Bere interesgunea argazkiaren oinarrizko elementuak dira: forma, kolorea eta argia.

«Color Politics proiektuak arreta jartzen du korporazio handiek koloreaz egiten duten erabileran, sinetsarazteko tresna psikologiko gisa, eta erabaki estrategiko horien azpian datzan dimentsio politikoan», azaldu du Igone Martínez de Luna Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatuak, aurkezpen ekitaldian.

Domingok Pantone Color Institute-ren kasu paradigmatikoa hartu du abiaburutzat. Enpresa horrek, 2000. urteaz geroztik, munduko aholkulari bihurtu da kolore gaietan. Erabateko iluntasunean hautatutako aholku batzorde baten bitartez, Pantonek urteko kolorea izango denaren iragarpena egiten du eta, une horretatik aurrera, egunero erabiltzen diren ezin konta ahala gauza, hainbat industriatakoak, hala nola moda, etxeko gauzak edo ehun diseinua, proposatutako tonuaz tindatzen dira. Erabaki horrek salgai horien arrakasta komertziala ekar dezake.

Irudiez jabetzean eta ondoren lausotzean datzan estrategia baten bidez, haiek eratzen dituen koloreaz nabarmentzeko, Color Politics osatzen duten lanek gogoeta eragiten dute seinale bisual bilduak eta norabidetuak, gero gizartea kontrolatzeko tresna sotil gisa erabil daitezkeenak, igortzeko koloreak duen ahalmen psikologikoaz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos