Borrar

355 ikasle baliatuko dira Hezkuntza Sailak eskaintzen dituen laguntza psikopedagogikoez

sergio eguía

Domingo, 29 de octubre 2017, 22:54

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak 2017-2018 ikasturtean laguntza psikopedagogikoak emateko deialdia ebatzi du: ikasteko arazoak dituzten 355 ikasle baliatu ahalko dira horietaz, 2016-2017 ikasturtean baino 24 ikasle gehiago. 161.358 euroko aurrekontu zuzkidura izango du, 2017 eta 2018ko aurrekontuen kontura.

DLH ematen duten Gasteizko ikastetxeak dira laguntzen onuradunak, eta azken hartzaileak, ikasteko arazoak dituzten ikasleak, baldin eta Eusko Jaurlaritzaren beka eskuratu bazuten 2016-2017 ikasturtean, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko beka eta ikasketa-laguntzak emateko deialdiaren barruan.

Diru-laguntzaren bidez, laguntza psikopedagogikoa jasoko da banakako edo taldeko ordubeteko saioen bidez, ikastetxeek proposatutako Gasteizko kabinete psikopedagogiko batean.

Tokiko Gobernu Batzarrak betekizunak betetzen zituzten ikasle guztiak onartu ditu, hau da, 355 ikasle. Horietako 135 ikaslek iazko ikasturtean ere jaso zuten laguntza, eta aurten lehentasuna zuten gehienez ere bi ikasturtetan zehar egiten den esku-hartzea izateagatik. 220 ikaslek lehen aldiz izango dute laguntza hau.

Aurrekontu-zuzkidura 50.832 eurokoa da 2017-2018 ikasturteko lehen hiruhilekorako, 2017ko aurrekontuaren barruan. Datorren urteko aurrekontuan 110.526 euroko partida izatea espero da, 2018ko urtarriletik ekainera arte laguntzak ematen jarraitzeko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios