Borrar

Bi igogailu berri, Atxurin

Inaugurazioan arduradunek gogorarazi zuten bezala, «zenbait konbinazio egin behar izan dira auzoan irisgarritasun unibertsala ezartzeko»

elcorreo.com

Miércoles, 25 de octubre 2017, 23:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Igogailu bana jarri ditu Bilboko Udalak Enkarnazio plazan eta George Steer kalean, Atxuri auzoan irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin. Behekoak 5,27 metroko desnibela gainditzen du, eta goikoak 9,55 metrokoa. Hamasei lagun sartzen dira bietan eta, hiriko beste igogailuetan bezala, zaintzarako, etengabeko elektrizitate indarra izateko eta barrukoekin komunikatzeko sistema bat dute. Azpiegitura berrian 706.000 euro inguru inbertitu dira.

Igogailuaren inaugurazioan izan ziren atzo Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea, eta Ricardo Barkala. Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Saileko zinegotzi ordezkaria, udal taldeetako ordezkariekin batera.

Ollerietagoienan martxoan inauguratutakoari eta auzoko kiroldegia eta balio anitzeko kantxa Begoñako Errepublika kalearekin lotzen dituen igogailu bertikalari gehitzen zaizkie bi igogailu berriak.

Aurkezpenean gogoratu duten bezala, Atxuri auzoak orografia zaila dauka, Zazpi Kaleen, Solokoetxeren eta Santutxuren artean sartuta baitago. Hori dela eta, zenbait konbinazio egin behar izan dira auzoan irisgarritasun unibertsala ezartzeko, udalak «lehentasunezkotzat baitauka bilbotarren bizimoduaren kalitatea hobetzea».

Hortaz aparte, beste azpiegitura bat dago aurreikusita Zabalbide kaleko goiko aldea eta Basobidean egingo diren etxebizitzak lotzeko eta hori nahikoa izango ez balitz Miribillan eta Santutxun igogailu bana egingo ditu .

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios