http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Igerilekuetako udako liburutegia ireki dute Errekalde eta Txurdinagako kiroldegietan

Txurdinagako igerilekuko liburutegia.
Txurdinagako igerilekuko liburutegia. / E. C.

Ekimenak abuztuaren 15era arte iraungo du eta doakoa izango da

ELCORREO.COM

Bilboko Udal Liburutegian Sareak igerilekuetako udako liburutegia jarri ditu martxan gaur, Errekaldeko (Fango) eta Txurdinagako udal kiroldegietan. Ekimenak abuztuaren 15era arte iraungo du, eta liburutegiak astelehenetik igandera egongo dira irekita, 11.30etik 19.30era.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, ekimenaren bitartez, Bilboko Udal Liburutegien Sareak liburuak, egunkariak eta aldizkariak jarriko ditu erabiltzaileen eskura solariumean eta igerilekuan, eta umeen irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak egingo dira.

Fotos

Vídeos