http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Adi ibili Halloweenerako erosten dituzun produktuekin

Adi ibili Halloweenerako erosten dituzun produktuekin
Iosu Onandia

Batzuek segurtasun neurriak errepestatzeari uko egiten diete, jendea erre, asfixiatu edota itotze arriskuan jarriz

IZASKUN MOYANO

Herritar askok dagoeneko prest izango dituzte Halloween gauerako elementu guztiak. Mozorroak, janaria, etxeko apaingarriak… Baina ziur ez dietela informazio etiketei behar bezala erreparatu. Izan ere, produktu asko kaltegarriak izan daitezke giza osasunerako.

FACUA kontsumitzaileen elkarteak segurtasun neurriak kontuan hartzen ez dituzten Halloween gaueko produktuak ez erosteko deia luzatu du. Hauetariko asko merkatutik kendu egiten dituzte, baina badira oraindik salgai dauden beste batzuk ere. Kontuz ibili beharra dago erredurak, asfixiak edota itotzeak sor dezaketen elementuekin.

Beste batzuen artean, umeen mozorroak ezin dute sokarik eduki lepo inguruan, eta maskarek arnasa hartzeko egokiak diren zuloak izan behar dituzte aho eta sudurraren parean. Hau da legeak adierazten duen neurria, eta errespetatu egin behar da.

Bestalde, Halloween gauean festaren batera juteko asmoa dutenek oihal egokiaz jositako mozorroak erabiltzeko aholkatzen dute. Izan ere, tankera honetako jaietan asko dira inguruan egon daitezkeen kandela apaingarriak edota baita tabako erretzaileak ere. Honetarako, ezer erosi baino lehen etiketa irakurtzea ondo legoke.

FACUA elkartearen esanetan, iaz 32 mozorrotzeko elementu 'produktu arriskutsuen lista beltzean' sartu ziren. Horien artean, maskarak, ileordeak, bizarrak eta gainontzeko festarako apaingarriak zeuden. Guztiak merkatutik kendu dituzten arren, elkartearen ustez badaude oraindik 'salgai egon daitezkeen' beste asko ere.

Ondorioz, FACUAk kalitateko kontrolak areagotzeko eskakizuna egin du, herritar eta kontsumitzaileak produktu arriskutsuetatik at mantentzeko xedez. Izan ere, aduanan omen dagoen kontrol urriak kanpotik datozen elementu kaltegarrien salmenta ahalbidetzen du.

Bestalde, segurtasunaren arazoari muzin egiten dieten lantegiei isunak jartzeaz gain, zigorra igotzeko eskatu dute. Zentzu honetan, Halloween gauen jai berezia ospatuko den lokaletan jende kopurua kontrolpean izango duten neurriak hartzeko aldarrikapena egin dute.

Fotos

Vídeos