http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Iban Zaldua eta Elvira Navarro idazleak eleberriaz ariko dira gaur Bilbon

Helburua eleberria krisian dagoen generotzat har daitekeen ala ez galdetzea da

ELCORREO.COM

Iban Zaldua eta Elvira Navarro elkartuko ditu gaur Bilboko Udalaren Eztabaidak Literaturarekin ekimenak, eleberriari buruz hitz egiteko, orokorrean, eta krisian dagoen generotzat har daitekeen ala ez galdetzeko. Topaketa arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte. Alicia San Juan kazetariak moderatuko du saioa.

Eleberriaren egungo egoera aztertu nahi da saioan; hau da, generoaren ustezko krisia benetako errealitatea ala pertzepzioa ote den. Hortaz aparte, antolakuntzak jakinarazi duenez, beste gai batzuk ere landuko dira: besteak beste, eleberriaren erabilgarritasuna, irakurleen gustua edo generoen arteko muga.

Ildo horretan, Iban Zalduak sinatu zuen eta ironia faltarik ez duen eleberriaren kontrako «adierazpen saiakerari» arreta berezia eskainiko zaio. Zalduaren iritziz, eleberria genero nagusia bilakatu da akademikoen, kritikarien eta liburu saltzaileen artean.

Iban Zaldua (Donostia, 1966) idazlea eta Historia irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Idatzi dituen lanen artean kontakizun liburuak nabarmentzen dira: 'Gezurrak, gezurrak, gezurrak' (2000), 'La isla de los antropólogos y otros relatos' (2002), 2006ko Euskadi Literatur saria irabazi zuen 'Etorkizuna' (2005) eta 'Inon ez, inoiz ez' (2014)...

Hori nahiko ez balitz, 'Si Sabino viviría' (2005) eta 'Euskaldun guztion aberria' (2008) eleberriak ere argitaratu ditu, bai eta Julen Ribasek marraztutako zientzia fikziozko 'Azken garaipena' komikia (2011) ere. Gainera, hainbat saiakera lan plazaratu ditu. Horien artean, merezi du aipatzea 2013an Saiakerako Euskadi saria eman ziona 'Ese idioma raro y poderoso. Once decisiones cruciales que un escritor vasco está obligado a tomar' (2012).

Frantsesera, suedierara, italierara, turkierara... itzulia

Bestalde, Elvira Navarro (Huelva, 1978) Filosofian lizentziatua da. 2004an Madrilgo Udaleko Sortzaile Gazteen Lehiaketa irabazi zuen. Bi liburu osagarri argitaratu ditu: 'La ciudad en invierno' (2007) eta 'La ciudad feliz' (2009), bai eta 'La trabajadora' (2014) eleberria eta 'Los últimos días de Adelaida García Morales' (2016) ere.

2010ean, 35 urtetik beherako gaztelaniazko 22 narratzaile hoberenen zerrendan sartu zuen 'Granta' aldizkariak. Bere lanaren parte bat ingelesera, frantsesera, suedierara, italierara, turkierara eta arabierara itzuli da. Navarro hainbat komunikabidetako kolaboratzailea eta 'La tormenta en un vaso' blogaren egilea da.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos