http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Hondakinen birzikletako 29 euskal proiektuk 657.000 euroko finantzaketa lortu dute

Hondakinen birzikletako 29 euskal proiektuk 657.000 euroko finantzaketa lortu dute
Mireya López

Dirulaguntza Estatutik heldu zaie euskal proiektuan parte hartu dutenei

ELCORREO.COM

Euskadi izan da aurten Espainiako Gobernuaren Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioaren PIMA Residuos delako ingurumena sustatzeko planetik funts gehien eskuratu dituen autonomia erkidegoa. Programaren bidez, besteak beste, gaikako bilketa sustatzeko jarduketak eta hondakinak berrerabiltzeko eta birziklatzeko prestatzea bultzatu nahi dira. Zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoak aurkeztu dituen 29 proiektuk 657.570 euroko finantzaketa lortu dute, guztira.

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, 2017ko PIMA Residuos deialdiak linea berezia jaso du etxeko sukalderako olioa biltzea eta garraiorako bioerregaia ekoizteko erabiltzea sustatzeko. Konpostaren inguruko linea bat eta biogasaren erabilera eraginkorra sustatzeko neurrien inguruko linea bat ere jaso ditu.

Programaren deialdia martxoaren amaieran jakinarazi zitzaion Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzari. Zuzendaritza horrek eta IHOBE Ingurumeneko Sozietate Publikoak koordinatu dituzte eskabideak, aldundiekin, udalekin, mankomunitateekin eta kuadrillekin batera, denbora errekorrean.

Estatuko deialdian 15 erkidego baino gehiagotako 197 proiektu aurkeztu dira, 57 milioi euro baino gehiagokoak, eta horietatik, azkenean, 149 finantzatu dira, ia bost milioi eurorekin. Euskadik, guztira, 39 proiektu aurkeztu ditu (6.020.223 euro), eta horietatik %74k (29) finantzaketa lortu du (657.570 euro). Euskadi da deialdian funts gehien eskuratu duen erkidegoa.

PIMA Residuos programaz gainera, PEMAR, PIMA AdaptaCosta eta PIMA AdaptaEcosistemas programetan ere proiektuak diruz laguntzea lortu da, euskal kostaldeko eta ekosistemetako klima aldaketaren aurrean egokitzeko ingurumenaren sustapen proiektuetarako, 1.100.000 euroan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos