Hondakin organikoak biltzeko beste hiru edukiontzi izango ditu Laudiok
Zumalakarregi etorbidean eta Landaluze eta Latiorrondo kaleetan kokatuta egongo dira
Aiarako kuadrillak hondakin organikoak biltzeko zerbitzua handitu egin du. Horrela beste hiru edukiontzi jarri ditu leku hauetan: Zumalakarregi etorbidean, udaletxearen aurrean; Landaluze kaleko 7. zenbakian eta Latiorrondo kalean, Apaloetako haur-parkearen aurrean. Horrenbestez, guztira, 20 edukiontzi marroi daude Laudion eta non dauden kokatuta jakiteko udalaren web-orria kontsulta daiteke.
Edukiontzi marroietan botatzen diren hondakinek poltsa konpostagarrien barruan sartuta egon behar dute eta hauek dira bota daitezkeenak: barazki eta fruta hondarrak; haragi eta arrain hondarrak: arrautza eta itsaskien oskolak eta fruitu lehorrak; prestatutako janaria, esaterako, pasta, arroza eta abar; kafe eta infusioen hondarrak; kortxoa, zerrautsa eta pospoloak; sukaldeko papera eta ezpainzapiak eta lorategi eta baratzeko hondarrak.
Materia organikoaren gaikako bilketak hainbat ingurumen-onura ditu, hala nola, biohondakina material ongarri eta energia-sortzaile gisa erabiltzen da. Gaika berreskuratzen denez, ez da berotegi efektuko gasik isurtzen atmosferara. Horrez gain, kiratsak ere saihesten dira. Bestalde, zabortegira heltzen den hondakin kopurua murriztu egiten da, eta horri esker, haien balio-bizitza luzatzen da. Azkenik, gainerako hondakin birziklagarrien gaikako bilketa hobetzen da.
Hondakin organikoen gaikako bilketa-sisteman parte hartu nahi duten pertsonek edo establezimenduek edukiontziak irekitzeko behar den giltza Udaletxean bertan hartu ahalko dute. Halaber, zerbitzuari buruzko informazioa ere eskatzeko aukera izango dute.
Lo + leído
Top 50
- 1
Muere a los 28 años el DJ Avicii
- 2
El acusado del doble crimen machista de Vitoria se recupera de sus lesiones y será evaluado por un psiquiatra
- 3
«¿Perdón?»: gran revuelo en 'Pasapalabra' por esta polémica palabra en euskera
- 4
Arrastra varios metros por el suelo a una mujer para robarle una cadena de oro en Bilbao
- 5
Hallan un cadáver de un hombre en avanzado estado de descomposición en Artxanda