http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Hogeita hiru langabe kontratatuko dira Arratia-Nerbioi Eskualdean

Aurreikusitakoaren arabera, azaroan hasiko dira kontratuak

ELCORREO.COM

Hogeita hiru langabe kontratatuko dira Arratia-Nerbioi Eskualdean 2017-18 Enplegu Plana dela eta. Udalerri hauek hartzen ditu barne eskualdeak: Arrigorriaga, Arrankudiaga-Zollo, Ugao-Miraballes, Orozko, Zaratamo eta Zeberio.

Aurrekoetan bezala, Lanbidek lan-munduan txertatzeko zailtasun gehien dutenen hautagai-zerrenda igorriko du; hortaz, hauek hartuko dira aintzat: langabezian luzaroan egon direnak, DSBE jasotzen dutenak, 55 urtetik gorakoak eta gizarte-bazterketako arriskuan daudenak.

Ondoren, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Sailak, proiektu bakoitzaren arduradun den udal-langilearekin batera, lanpostu hutsak betetzeko egokien jotzen dituen hautagaiak aukeratuko ditu Lanbidek igorritako zerrendatik, Lanbidek zehaztutako lehentasun-irizpideekin bat etorriz. Aurreikusitakoaren arabera, azaroan hasiko dira kontratuak.

Lau hilabetetako iraupena

Zehazki, 2018ko ekainaren 30era arte luzatuko da hizpide dugun eskualdeko plana, 210.000 euro baino gehiagoko kontratazioak eragingo dituena. Dena den, gogoratu behar dugu ekimen honi esker gehien kontratatuko duen herrialdea Arrigorriaga izango dela. Izan ere, 23 pertsona horietatik 11 kontratatuko ditu herrialdeak.

Dena den, plazu desberdinak erabiliko dira kontratazio hauetarako. Beraz, hasteko, lau pertsonako lehen taldea osatuko da eta asmoa da iaz bezala emakumeek osatutako talde bat egitea 'Toki publikoen garrantzia nabarmentzea: hiri-altzariak oro har' izeneko proiekturako. Lau hileko iraupena izango dute kontratu hauek eta lanaldi osoan arituko lirateke langileak. Hura amaitutakoan, lau pertsonako beste talde bat kontratatuko litzateke proiektu bererako, iraupen eta arduraldi berberetarako.

Zortzi pertsona horiez gain, aurreikusi da 'Udal-dokumentazioa artxibatu, digitalizatu eta kudeatzea' izeneko proiekturako administrari laguntzaile bat ere kontratatzea, lau hilez eta % 90eko lanaldian. Azkenik, bi delineatzaile kontratatuko dira Arrigorriagan 'Udaleko hiri-altzariak informatizatzea informazio geografikoko sistemaren bidez' proiektu berrirako, lau hilez eta % 80ko arduraldian.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos