http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Hogei kontzertu egingo dituzte Zazpi Kaleetan

Brisa Fenoy, abesten./Efe
Brisa Fenoy, abesten. / Efe

Brisa Fenoy, El_txef_a, Flamingo Tours, Josele Santiago, La Prohibida, Los Paralíticos del Ritmo, Mueveloreina edota Nathy Pelusoren kontzertuez gozatu ahalko dute bertaratutakoek zapatuan

Eguraldi onak eta doako kontzertuek bat egingo dute Bilbo Zaharreko kaleetan larunbatean, maiatzak 26. Arratsaldean hasiko dira zuzeneko kontzertuak, eta gauera arte luzatuko dira. 'Hirian' izeneko jaialdiak doako 20 kontzertu antolatu ditu «auzoa eraldatzea ekarri duen leherketa ospatu eta bere balioak eskaintzeko».

Jaialdiko antolatzaile diren Bilbao BBK Live jaialdiak, Bilboko Udalak eta Heinekenek adierazi dutenez, egitarauak bere baitan jasotzen ditu, hogei kontzertuez gain, beste pare bat emanaldi. Batetik, 'preparty' bat egingo dute Bcoolen Josele Santiagoren kontzertu akustikoarekin. Bestetik, 'afterparty' bat prestatu dute Erriberan, Daniel Kyo b2b Dave P b2b Pional DJekin elkarlanean.

Lehenago aipatutako «auzoa eraldatzea ekarri duen leherketa» horrekin bat egiteko, jaialdira gonbidatutako artistek «proposamen freskoen eta gaurkotuenak ekarriko dizkigute». Aneguria, Astola & Ratón, Audience, Billy Boom Band, Brisa Fenoy, Daniel Kyo, Dave P, El_txef_a, Flamingo Tours, Hidrogenesse, Javiera Mena, Josele Santiago, Ladilla Rusa, La Prohibida, Los Paralíticos del Ritmo, Mueveloreina, Mujeres, Nathy Peluso, Pional, The Excitements eta Trajano! Dira artista horiek. Hiru Pilareetako plazan, Marzana kaian, Mariaren Bihotza plazan, Erriberako Merkatuaren plazan eta Bilbo Zaharreko plazan egingo dituzte kontzertuak.

Zuzeneko kontzertuekin bat egingo du Maiatzaren biko Azokak eta musika arloko azoka berezia ere paratuko dute Marzana kaian. Diskoaren Bilboko hamargarren Nazioarteko Azoka ere egingo dute eta bertan, diskoak, cdak eta musikaren inguruko bitxikeriak ikusgai izango dira hilaren 26an eta 27an Bilborocken.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos