Borrar
Hobelex, euskarazko zuzentzailea, berritu dute

Hobelex, euskarazko zuzentzailea, berritu dute

Microsoft Officeren bertsio berrienarentzat prestatu du UZEIk zuzentzailea, Euskaltzaindiak argitaratuko azken arauaren lan egiten duena

Amalia Ibargutxi

Jueves, 19 de abril 2018

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

2014an plazaratu zuen UZEIk Hobelex, euskararako lehen lexiko-zuzentzailea. Orain arte Microsoft Office 2013 bertsioa arte zegoen prestatua Hobelex, eta, beraz, Microsoften bertsio berriagoetan ezin zen instalatu. Sortu duten bertsio berria hau konpontzera dator, besteak beste.

Akats ortografikoez gain akats lexikoak ere detektatzen dituen zuzentzailea da Hobelex, sistema eragile eta testu-prozesadore desberdinetarako doan eskaintzen dena. Erabiltzaileek izan duten hutsunea betetzera dator, beraz.

Egungo ordenagailu gehienetan aurrez instalatua dator. «Aurrerapauso garrantzitsutzat» dute zuzentzailearen sorrera, oraindik orain Word, Excel eta beste programa ezagun batzuk barne hartzen dituen «Microsoft Office delako, seguruenik, bulegotika-paketerik ezagunena jende askorentzat».

Zuzentzailea ordenagailu berrienetan erabili ahal izateaz gain, zuzentzaileak ematen duen informazioa «egokia eta eguneratua» da tresna honen abantaila azpimarragarrienetarikoa. Euskara hizkuntza bizia da, eta etengabe egokitu beharra du. Horregatik, azken-azkeneko arau eta gomendioekin eguneratua dute Hobelexen bertsio berria.

Gauzak horrela, Euskaltzaindiak martxoaren 28an argitaratu zuen 186. arauan jasotako informazio lexikoarekin osatu dute zuzentzailea, eta oinarritzat erabiltzen du euLEX euskararen datu-base lexikala. 154.000 sarreratik gora ditu euLEXek, eta egunez egun elikatzen eta osatzen du UZEIko Lexikografia Saileko lantaldeak, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesarekin.

Aurreko bertsioen antzera, www.hobelex.eus helbidean eskura daiteke plugin berria. Microsoft Officerekin soilik ez, LibreOffice bulegotika-paketearekin ere erabil daiteke Hobelex, baita UZEIren webgunean dagoen online bertsioan ere.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios