http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Hiru pertsona atxilotu dituzte Bilbon Lanbideri iruzur egitearren

Informazioarekin zerikusirik ez duen Lanbideko bulego bat./Blanca Castillo
Informazioarekin zerikusirik ez duen Lanbideko bulego bat. / Blanca Castillo

Dokumentuak faltsifikatzea egotzi diete guztira 161.791 euroko maula egin duten herritarrei

IZASKUN MOYANO

Polizia Nazionalak iruzurra eta dokumentuen faltsutzea egotzi dieten hiru pertsona atxilotu dituzte Bilbon. Hauek, Eusko Jaurlaritzako Lan Zerbitzua eskaintzen duen Lanbideri 161.791 euroko maula egin diote kobratze prestakuntzan.

Atxilotutako batek 2010. urtetik 81.000 euro baino gehiago kobratu ditu. Aipatzekoa da, honen bikotekidea ere 2005. urtean atxilotu egin zutela, arrazoi berarengatik. Hots, Lanbideri iruzur egiteagatik, hain zuzen ere.

Hiru hauetako beste batek 45.000 euroko diru kopurua jaso omen zuen iruzurrezko laguntzen kobrantzan Eusko Jaurlaritzako Lan Zerbitzuaren aldetik.

Azken atxilotuak ordea, bi identitate ezberdin erabili izan ditu, laguntzetan 99.000 eurotik gora jaso zituelarik. Hauetatik 35.000 gezurrezko izenean kobratu zituen.

Badirudi Lanbideri iruzur egiteagatik atxilotua izatearena ez dela lehendabiziko ezta azkeneko kasua ere. Antza denez, orain arte asko izan dira Eusko Jaurlaritzako Lanbide Zerbitzuari maula egitera ausartu izan direnak. Izan ere, duela hiru bat aste gezurrezko kurtsoen bidez milioi bat euroko iruzurra ikertzeari ekin zion Bilboko epaile batek.

Kasu honetan, Otxarkoagan kokatzen den formazio zentroko bateko ikasleak inoiz burutu izan ez zuen kurtso batean izena eman izana salatu zuen. Honela, gezurrezko izen horiengatik beste laguntza publikoak irregularki kobratzea lortzen zuten.

Zorionez, Ertzaintzak Bilboko auzo horretan dauden hiru zentrok iruzurren bidez erdietsitako diru guztia berreskuratzea lortu zuen. Guztira, 300,000 bat euro, gutxi gora behera.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos