http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Hiru hilabete barru Zornotzako Andra Mari plazak estalpea izango du

Udalak adierazi duen bezala dagoeneko lanak hasi dira erdiguneko tokian

IZASKUN MOYANO

Zornotzan oso ezaguna den Andra Mari plazan berriztatze lanak egiten hasi dira dagoeneko. Aisialdirako hain erabilia den gune honetan datorren azarora arte itxaron beharko dute estalpeaz gozatzeko. Honela, euria ari duen egunetan herritarrek ez dute bertan egoteko eragozpenik izango.

Herri bizkaitarreko udalak adierazi duen bezala, aurreko asteazkenean ekin zioten estalpea jartzeari. Honela, umeek jolas-parkean ongi pasa dezateke neguko egun hotz eta euritsuetan ere. Hertza Arkitektura Bulegoa, proiektuaren diseinatzaileen arabera, 325 metro karratuko aisialdirako gunea eraikiko dute auzokide guztientzat. Gainontzeko 225 metro karratuak etxeko txikienentzako gunetik at geratzen dira, bakoitzak libreki erabil ditzan.

Estalkiak forma geometriko xelebrea izango du; irekita dagoen abanikoarena, hain zuzen ere. Hau, egurrezko laminatutako estruktura baten gainean jarrita egongo da, elementu ekologiko gisa. Horrez gain, eserleku luzeak jarriko dira lurzoru osoan zehar. Aldamenean, forma biribila duten esertoki gehiago ipiniko dira.

Harrigarria badirudi ere, plaza erdian dagoen zipresa mantendu egingo dute. Beraz, honen altuera kontuan hartuta, estalkian zuloa egin beharko dute handik zuhaitza pasatu dadin.

Berriztatze lan hauekin batera, herriko bizi kalitatea hobetzea da udalaren xedea, parkeaz urteko egun gehiagotan gozatzeko abagunea eskainiz. Izan ere, «Zornotzan gehiago dira egun euritsuak, eguzkitsuak baino», baieztatu dute udalkideek.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos