http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

HIRIRIK ONENA

Joseba Arruti
JOSEBA ARRUTI

Laudorioz jositakoa izan da Bilboren azken urteotako ibilbidea. Hondoa jotzear egotetik punta-puntakoenen pareko izaterainokoa ez da berezko jauzia izan, hainbaten plangintzari eta lanari zor zaien bultzadaren ondoriozkoa baizik. Erein barik ez dago jasotzerik, eta horretan ibili dira bata bestearen atzeko hainbat agintari eta eragile urte luzetan. Ondo neurtutako apustu ausartak kateatu dira tarteon, zegoena eta sortu dena zeharo bat eginda uztartzeraino.

Ez dago kontrajarritako elementurik, ez hiriaren nortasunarekin bat ez datorrenik. Berau biziberritzekoak dira gehitu diren guztiak, bilbotarren neurrikoak. Izan ere, bete-betean eurenganatu dituzte ikur berriak, eta hori da prozesuaren arrakastaren gako nagusietakoa. Onarpen sozialak eta lehengoaren jarraipen izateko ahalmenak eredugarri izaterainoko oihartzuna eman dio mende hasiera honetako Bilbo itxuraldatuari.

Bertan bizi direnen onespena da garrantzitsuena, hiria eurena eta eurentzat delako. Baina kanpotik behin eta behin egiten zaion gorazarreak halako babes erantsia ematen dio oraindik bizi-bizi dagoen eraldakuntza proiektuari. Azkenaldion, Zorrotzaurrera zabaltzen ari den horri, Bilbo bestelakotzekoari.

Londresen Hirigintzaren Akademiak banatutako azken sariaren arabera, Bizkaiko hiriburua Europako 2018ko hiririk onena da. Ez zaie edonolakoei gailendu gainera, edertasunak itsutzerainokoak diren Viena eta Ljubljana-ri baino. Azken hamarkadotan egindakoa inguruarekin zein ondo uztartu den eta politika sozialen sendotasuna aintzatetsi dute epaimahaikoek. Hirigintzaren kode hutsetatik haratagokoa da, beraz, egindako aitortzaren esangura.

Mundu globalizatuan ezinbestekoa da mapan ondo kokatzea, norbere burua osagai positibo eta berritzaileen eskutik ezagutaraztea. Lehia horretan asko du irabazia Bilbok, dagoeneko. Badelako nolabaiteko erreferentea, hainbatek hainbestetan modu askotan adierazi duten legez.

Hirigintza bertakoen bizi-kalitatea hobetzeko baliatu izana lorpen handia da, berez; sarriegitan han-hemenka apaingarri hotza besterik ez delako. Eta artifizialaren aurrean, benetakotasuna saritzen da beti, nortasun betekoa. Eta, zerbait izatekotan, horixe da Bilbok zenbatnahi daukana.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos