http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Hirigintza planak idazteko Arabako udalentzako laguntzen lehen epea ordaindu du aldundiak

Moreda Arabak, Kuartangok, Zanbranak eta Bernedok guztira 65.729 euro jasoko dituzte laguntzen lehen ordainketa horretan; 2019ra arteko zenbatekoa, guztira, ia milioi bat euro izango da

I.AGOTE

Arabako Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak onartu du dirulaguntzak ematea Moreda Araba, Kuartango, Zanbrana eta Bernedoko udalei, hirigintzako plan orokor berrien idazketa teknikoak eragindako gastuak ordaintzeko, hain zuzen ere plan horiexek zedarrituko baitute lurraldeko udalerrien hirigintza garapena. Laguntza lerro horrek barnean hartu du ingurumen ebaluazioaren arlokotxostenen finantzaketa ere.

2017ko deialdiko lehen epea ordaindu da, zeinetarako guztira 350.000 euroko zenbatekoa egon baita gordeta. Moreda Arabak, Kuartangok, Zanbranak eta Bernedok guztira 65.729 euro jasoko dituzte laguntzen lehen ordainketa horretan.

Gainera, 2019ra arte, aldundiak ia milioi bat euro bideratuko ditu xede horretara. Hartara, Arabako aldundiak udalerriak animatu eta diruz lagunduko ditu beren hirigintza planak egin ditzaten, 950.000 euroko inbertsioa eginda.

Hirigintza agiri horiek 2021 baino lehen bukatuta egon behar dute, eta, batez beste, bost urte behar dira lantzeko, idazten hasten denetik onartua izan arte, jendaurrean izateko aldia barne. Gaur egun, Arabako guztira hamabost udalerrik ez dituzte hasi oraindik beren hirigintza planak egiteko izapideak. Guztira 8 udalerrik onartu dituzte beren hirigintza planak, bai eta legera egokitu ere, eta gainerako udalerriak izapidetze prozesuan daude. Zehazki, aurten, Zuiako eta Lapuebla de Labarcako udalerriek hasi dute plan orokorra eta hura kontratatzeko prozesua, eta bi horiek gaur egun beren hirigintza plana idazten ari diren Arabako 26 udalerriei gehituko zaizkie.

Ordainketa horren bigarren epea urrian ordainduko zaie baldintzak betetzen dituzten Arabako udalei.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos