http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Zurekin

'El hilo de sangre' eleberria aurkeztuko da bihar Bidebarrieta Kulturgunean

Ernesto Mallo, idazle argentinarra./Efe
Ernesto Mallo, idazle argentinarra. / Efe

Eleberria Ernesto Mallo idazle argentinarraren azken nobela da eta horrekin amaiera emango zaio Perro Lascano ikerlaria protagonista den polizia serieari

IZASKUN MOYANO

Bidebarrieta Kulturguneak, 'El hilo de sangre' lanaren aurkezpen ekitaldia jasoko du bihar. Eleberria Ernesto Mallo idazle argentinarraren azken nobela da eta horrekin amaiera emango zaio Perro Lascano ikerlaria protagonista den polizia serieari. Topaketa ekitaldi aretoan izango da arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin aretoko leku guztiak bete arte, eta kulturan eta zinean espezializatutako Felix Linares kazetariak aurkeztuko duelarik.

Ernesto Mallo, literatura beltz-kriminaleko figura garrantzitsuak, liburu honekin ematen dio amaiera bere ikerlari mitikoari eskainitako bilduma. Patuaren ezusteko batek aberats bilakatu du bat-batean Perro Lascano. Komisarioak Evaren maitasuna berreskuratu du eta polizian betetzen zuen lanpostutik erretiratu da. Bere bizitza aurreikuspenen araberakoa, lasaia eta segurua bilakatu da.

Baina betidanik akziozko gizona izan denez, Perrok ez daki aspertzen. Horregatik, kartzela bateko ospitalean hilzorian dagoen kriminal batek Lascano ume zenean bere gurasoak nork hil zituen badakiela dioenean, komisario ohia jazarpen obsesiboan murgilduko da Buenos Aires eta Bartzelona artean, maite duen guztia arriskuan jarriz, bizitza osoan berarekin eraman duen galdera argitzeko.

Indarrez betea, zirraragarria eta hunkigarria, Ernesto Mallo argentinarrak sortutako ikerlari mitikoaren azken kasua polizia eleberria baino askoz gehiago da. Giza izaerari buruzko kontakizun zorrotza eta biluzia da, erlojugintza mekanismo zehatz gisa eraikia eta, hurrengo orrialdean etorriko denaren zain liluratuta eta beldurrez dagoen irakurlearen zentzumen guztiak adi jartzen dituen bitartean, orrialdera itzultzera eta kontatzen ari denaren potentzia paregabeak eramaten uztera bultzatzen du.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos