http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Hezkuntza arloko katalogoa, ikastetxeentzat

Bilboko Udalak 53 jarduera biltzen dituen argitalpena prestatu du

ELCORREO.COM

Ikasleak behar bezala hezitzea premiazko kontua izan behar da Euskal Herrian bizi garen helduentzat. Gauzak horrela, Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailak 2017/2018 ikasturteko ikastetxeentzako udal zerbitzuen katalogoa argitaratu du ikastetxeei irakaskuntza programarekin koherentea den hezkuntza eskaintza osagarria diseinatzen laguntzeko helburuarekin.

Gainera, arduradunek azpimarratu dutenez, eskaintza horrek ikasleen beharrei erantzun behar die. Besteak beste, tailerrak, lehiaketak, aire zabaleko jarduerak, kontzertuak, antzerkia eta hiriko bisita gidatuak biltzen dira.

Balioetan hezitzearekin eta beste diziplina batzuekin zerikusia duten 53 proposamen daude argitalpenaren aurtengo edizioan. Haur hezkuntza, lehen eta bigarren hezkuntza, batxilergo, hezkuntza ziklo eta heziketa bereziko ikastetxe publikoei eta itundutakoei zuzenduta daude.

Modu honetan, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, tresna bakarrean biltzen ditu bere sailek eta sozietateek eskoletako ikasleentzat antolatutako programa eta kanpaina guztiak.

Programa eta jarduera gehienak ikastetxeetan eta eskolako ordutegien barruan burutzen dira, kanpaina puntualak eta bisita gidatuak izan ezik. Jarduera horietako asko familientzat eta irakasleentzat ere badira, ikasleentzat ez ezik. Beraz, zure haurren irakaskuntzari buruz gehiago jakin nahi baduzu aukera paregabea da hau.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos