http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Herriko hainbat lokaletan egindako lapurreten egilea atxilotu dute Basaurin

Ertzaintza beste gazte bat ikertzen ari da delitu berberengatik

ELCORREO.COM

Basauriko Ertzain-etxeko agenteek 24 urteko gizonezko bat atxilotu zuten joan den asteazkenean Basaurin bertan, herriko hainbat saltokitan lau lapurreta egitea leporatuta.

Joan den asteazkenean, hilaren 19an, Ertzaintzako agenteek Basauriko bere etxean atxilotu zuten 24 urteko gizonezko bat, azken hilabeteotan herrian egindako lau lapurreta leporatuta.

Azken hilabeteotan herriko hainbat saltokitan goizaldean gertatzen ari ziren lapurretak argitzeko eremuko Ertzain-etxeko agenteek abian jarritako ikerketaren ondorioz atxilotu dute gizonezkoa.

Poliziaren ikerketei esker argitu ahal izan da pertsona honek hainbat lapurretatan parte hartu zuela, eta, gainera, ikerketak zabalik jarraitzen du Basaurin gertatutako antzeko beste kasu batzuekin zerikusirik ba ote duen jakiteko.

Ikerketan zehar Ertzaintzak eginbideak hasi ditu 23 urteko beste gizonezko baten aurka, eta ikerketapean geratu da lapurretekin zerikusia izan dezakeelakoan. Gizonezko hori joan den astean ere arrastatu zuten Etxebarrin antzeko egintzetan parte hartzeagatik.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos