Borrar

Herri kirolak eta euskal folklorea nagusi izango dira aurtengo jaietan

Viernes, 11 de agosto 2017

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aste Nagusiko programak adin tarte eta gustu guztientzako jarduerak eskaintzen ditu. Besteak beste, euskal folkloreko eta herri kiroleko hainbat ekimen. Honen baitan, Bilboko Udalak 100 ekitaldi baino gehiago antolatu ditu non bilbainadak, euskal dantzak, bertsolariak, erraldoi eta buruhandiak, herri kirol erakusketak eta pilota lehiaketak nagusi izango dira. Jarduera hauen bitartez, Udalak, bilbotarrak euskal kulturaz eta folkloreaz gozatzeko aukera izateaz gain, atzerritarrei gure tradizioen berri ematea du helburu.

Abuztuaren 22an, 20:00etan, Plaza Berria izango dugu topaleku. Izan ere, bertan ospatuko baita, aurten ere, ‘Larrain dantza’. Gero eta gehiago dira jantzi tradizionalez apainduta gerturatzen diren bilbotarrak. Berez, belaunaldi berriek gure euskal kultura ezagutzea eta dantzan disfrutatzea baita ekimen honen xede.

EGUNEROKO HITZORDUA

Nahiz eta ‘Larrain Dantza’ jarduera nagusia izan, hainbat dira Aste Nagusiko programak dituen ekimenak. Ohikoa denez, bederatzi egunetan zehar, Areatzak eta Alde Zaharrak euskal folklorea eta kulturaren erakusketa desberdinak hartuko dituzte. Txistulariak eta gaita-jotzaileak Alde Zaharretik egongo dira, egunero, goizeko 10:00etan. Bertsolariak, berriz, Santiago Plazan 13:00etan. Ordu berean, Bilbotarrak taldeak bilbainadak abestuko ditu Alde Zaharretik eta euskal dantza erakusketak, aldiz, Plaza Berrian ikusteko aukera izango dugu 19:00etan. Umeek erraldoien eta buruhandien desfileaz gozatu ahal izango dute. Gainera, hauek erakusgai egongo dira Euskal Museoan eta dohainik bisitatu ahal izango dira bai uztailean bai abuztuan.

Kirol egitarauko jarduera guztien artean Bilboko XL. Estropada aipatu behar da. Baita Areatzako herri-kirol erakusketak eta Erripa kaiko pilota-lehiaketak ere.

TXISTULARIAK, FANFARREAK, BERTSOLARIAK ETA BILBAINADAK

Bizkaiko Txistularien Elkarteak 30 urte baino gehiago daramatza, Aste Nagusian, Bilboko kaleak animatzen. Beste behin ere, txistulariak goizeko 10:00etatik aurrera Alde Zaharreko kaleetan barrena ibiliko dira. Gainera, aurten ere, Plaza Berrira hurbiltzen direnek, igandean, abuztuaren 27an 13:00etan, ohiko Txistularien Alardeak eskainitako kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute. Aurten, Maixa eta Ixiar taldea gonbidatu berezia izango da.

Abuztuaren 25ean, ostirala, 13:00etan, Albokariak ibilbidea Arriagako plazan hasi eta Alde Zaharra zeharkatuko dute. Guztira, 30 albokari baino gehiago, zenbait pandero eta euskal instrumentu desberdinek Alde Zaharra musikaz beteko dute Aste Nagusian.

Honez gain, Dunbots (abuztuak 25) eta Ardoa Barrura (abuztuak 26) fanfarrek Ledesma eta Diputazio kaleetan joko dute 13:00etatik 14:30etara eta Alde Zaharrean, 19:30etatik 21:00etara.

Aurten ere, goi-mailako 27 bertsolarien inprobisazioez gozatzeko aukera izango dugu. Amets Arzallus, Jon Maia, Maialen Lujanbio eta Ohiane Perea, besteak beste, izango dira bertso saioak burutuko dituzten izen handiak. Bertsolarien ekitaldiak Santiago Plazan izango dira egunero, eguerdiko 13:00etan, asteazkenean 23an izan ezik, 14:00etan izango dela, bertso-bazkaria dela eta. Gainera, aurtengo berrikuntzen artean, “EZ DA KASUALITATEA” bazkaria izango dugu. Non emakume bertsolariak nagusi izango dira.

Halaber, Bilbotarrak kantu taldeak doinuez beteko ditu Alde Zaharreko kaleak. Baita tabernak ere. Izan ere, elkarteak bi hamarkada baino gehiago darama ondoen dakiena egiten; kantatzen. Honen baitan, 13:00etatik aurrera bilbainadak nagusi izango dira Aste Nagusiko eguerdietan.

EUSKAL DANTZAK

2017ko Aste Nagusian ere, euskal dantzekin gozatuko dugu abuztuaren 20tik 27ra bitartean arratsaldeko 19:00etan Plaza Berrian. Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren gidaritzapean, talde hauek parte hartuko dute: Zerutxu (Markina) igandeak 20; Goi-Alde (Erandio) astelehenak 21; Gaztedi (Santutxu) astearteak 22; Salbatzaile (Castaños) asteazkenak 23; Alkartasuna (Bermeo) ostegunak 24; Urdaibai (Forua) ostiralak 25; Mikel Deuna (Iurreta) larunbatak 26; eta Beti Jai Alai (Basurto) igandeak 27.

Bilboko Udalak bilbotar guztiak gonbidatu nahi ditu euskal dantzez gozatzera eta asteartean, abuztuaren 22an 20:00etan, Plaza Berrian izango de Larrain Dantzan parte hartzera. Gainera, aurreko urteetako arrakasta ikusita, aurten ere ‘Euskal jantziaz etorri!’ lelopean, herritarrak garaiko jantzia jantzita dantzan parte hartzera gonbidatu nahi ditu.

Euskal folklorearen parte dugu, hain zuzen, Larrain dantza. Dantzariek biribilean jartzen dira eta bueltak ematen dituzte erlojuaren orratzen kontrako norabidean. Bikoteka dantzatzen da, horretarako, dantzariek, zapi batekin elkar lotzen dira eta arku baten azpitik paso egiten dute ondoren, berriz, biribilean jartzeko. Honen ondoren, balsak eta jotak dantzatu egiten dira. Beraz, hartu ezazue zuen abarkak, txapela eta buru-zapia Larrain dantza dantzatzeko.

ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK

Erraldoi eta buruhandiek gurekin izango ditugu, aurten ere, Aste Nagusian. Ehunka pertsonek, umeek zein helduek, beren konpainiaz gozatzeko aukera izango dute Bilboko kale desberdinak zeharkatuko dituen desfilean. Erraldoi eta buruhandiak egunero irtengo dira Euskal Museotik, goizeko 11:00etan, abuztuaren 27an izan ezik, Erraldoien Jarraigoarekin bat eginez 10:30etan irtengo direla Plaza Biribiletik. Izan ere, abuztuaren 27an, Erraldoien XXIX. Kontzentrazioa egingo da Bilboko Areatzan. Bertan izango dira, hain zuzen, Sanduzelai (Iruñea), Arrasate, Kanbo, Irrintzi (Donostia), Ondalan Ondalan Txikirekin (Deustu) eta Mairuek-Gaztedi (Bilbo) taldeak. Beste udalerri batzuetako erraldoien kontzentrazioa da eta gure erraldoiek hauekin bat egingo dute Tutera, Eltziego, Elgoibar, Bermeo eta Elizondon, besteak beste.

Gainera, lau metro baino gehiagoko altuera duten 12 erraldoi eta zenbait buruhandi ikusgai egongo dira Euskal Museoko klaustroan uztailean eta abuztuan. Sarrera doakoa izango da.

HERRI KIROLAK

Kirolari dagokionez, 2017ko Aste Nagusia herri kirolen agertoki bihurtuko da berriz ere. Bertan, bilbotarrek zein Bilbora hurbiltzen diren guztiek hainbat kirol-ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute: ‘Villa de Bilbao’ XL Estropada, Deustuko Arraun Elkarteak antolatuta, itsasadarrean urtez urte milaka arraunzale elkartuz. Ekitaldia igandean 20an izango da 17:00etan.

Aste Nagusian ospatuko den estropada, ARC-1 Ligako azkena da. Beraz, play off-etara igotzeko azken aukera izango da. Aurtengo lehiaketan, Santurtzi-Iberdrola, Donostiarra, Zarautz-Navascal, Lekittarra-Elecnor-Bm, Deusto-Bilbao, Zumaia, Orio-Babyauto, Sdr Pedreña, Getaria, Portugalete-Mendeurrena, Arkote-Helvetia eta Nt2 Hondarribia taldeek parte hartuko dute.

Seiko bi txandatan antolatutako erlojupeko lehiaketa izango da eta 3 miliako ibilbidea izango du. Estropadak LIGAko sailkapenaren alderantzizko ordenan irtengo dira.

Irteera: Udaletxearen aurrean.

1go eta 3. Ziabogek:Arrupe Pasabidearen aurrean (Deustuko unibertsitatearen aurrean)

2. ziaboga: Udaletxearen aurrean.

Helmuga: Udaletxearen aurrean.

Sari banaketa lasterketaren ondoren izango da Pio Baroja kaian.

Aurreko edizioen arrakastaren ondoren, Bizkaiko Eusko Pilota Federakuntzak antolatutako pilota txapelketak, abuztuaren 25, 26 eta 27an, Erripako Kaian jarritako pilotalekuan izango dira. Leku honekin ikusleri kopurua handitu da eta milaka pertsonek txapelketez, lantegiez, jokoez eta erakusketez gozatzeko aukera izango dute. Gainera, egun horietan, 12:30etatik 14:30etara eta 17:30etatik 20:30etara modalitate desberdinetan jokatzeko aukera egongo da.

Aste Nagusian zehar, Bizkaia frontoiak zenbait txapelketa jasoko ditu. Honez gain, kirol ekitaldian herri-kirolak izango dira ikusgai, Leioako Euskal Kirol Taldearen eskutik, ia 40 urtez ekitaldi hauetan parte hartuz. Areatzan izango dira egunero, 12:00etan.

Abuztuak 23, asteazkena, 12:00etan:

AIZKOLARIAK:

Urrezko aizkora eskuratzeko sailkatze liga:

Aitzol Atutxa (Dima – Bizkaia)

Iker Vicente (Otxagabia – Nafarroa)

HARRIJASOTZAILEAK:

Inaxio Perurena (Leitza – Nafarroa): 200-250-270 kiloko harriekin.

Zelailuze (Mallabia – Bizkaia): 100-125-150 kiloko harriekin.

Abuztuak 24, osteguna, 12:00etan:

EMAKUMEAK HERRI KIROLETAN:

SOKATIRA: Laukiz eta Goierriko taldeekin.

ANDRA PROBA: Arratiako Arriti taldearekin.

TXINGAERUTEA: Nerea Egurrola eta Garazi Arruti irabazleekin.

HARRIJASOTZAILEAK: Karmele Gisasola eta Idoia Etxebarria.

AIZKOLARIAK: Irati Astondoa eta Alazne Etxaburua.

Abuztuak 25, ostirala, 12:00etan:

HARRIJASOTZAILEAK:

Aia-ko izeta familiari egindako omenaldia eta erakusketa. Lau belaunaldi plazan:

Izeta I; bere pisuaren bikoitza den harria altxatuko du.

Izeta III; 113kiloko harria altxatuko du.

Izeta II eta Izeta IV; aske txandan, 80 aldiz 100 kiloko harria altxatuko dute esku bakarrarekin.

Jake Izeta (9 urte) eta Unax Izeta (7 urte) pisu desberdineko harriak altxatuko dituzte.

GIZON PROBAK:

Zortzi gizonek, 4.500 kiloko Mungiako Harria herrestatuko dute 15 minutuz. 50. hamarkadan, Bilboko Areatzan herrestatuko harri berdina izanik.

OMENALDIAK:

Manuel Iruretagoiena “IZETA”.

88 urteko, Julian Larrea (Erreka-Aldekoa)

Abuztuak 26, larunbata, 12:00etan:

“Villa de Bilbao” lehiaketako herri-kirolen 6 modalitate.

Bizkaiko harri-zulatzaileetako txapelketa. 6 talde.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios