http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Herri galdeketa baten bidez finkatuko dituzte Usansoloko mugak

Historikoki Galdakaoko herriaren parte izan denez, erregistro publikoan ez dago bertako eremu geografikoa zehazten duen dokumenturik

IZASKUN MOYANO

Dagoeneko urte batzuk pasatu dira Usansoloko auzoa, Galdakaotik independizatu eta Bizkaiko udalerri bihurtzeko prozesua hasi zenetik. 2014. urtean herritarren artean egindako bozketak erabaki zuen bere udaletxe propioa izateko gogoa zutela. Hainbat pausu eman ondoren, egunotan, udalerriaren muga geografikoak finkatzen ari dira. Honetarako, herri galdeketa bat egingo dute inguruko herrietan bizi den jendearen artean.

Agintarien aburuz, ezinbestekoa da eskualdeko biztanleek galdera sorta hau erantzutea, Usansolo historikoki Galdakaoko herriaren parte izan baita. Ondorioz, erregistro publikoan ez dago bere eremu geografikoa zehazten duen dokumentu fisikorik. 80. hamarkadan, inoiz onartu ez zen zirriborroa erabili ohi zuten, baina ideia hura eten egin zen.

Inguru horretako auzokoei galdetzea demokratikotzat jo du Ibon Uribe, Galdakaoko alkateak, Usansoloko segregazio-prozesuaren parte izan nahi duten jakiteko. Modu horretan, askatasunez eta hauteskundeen azpiegitura baten babespean galdeketa horren emaitza egiaztatu ahal izango lukete.

Galdakaoko Udalaren hiru ordezkari eta Usansoloko beste hiruk osatzen duten Batzorde Paritarioak, proposamen hau Informazio-batzordean aurkeztea erabaki dute. Honek baiezkoa emango balu, ez ohikoa osoko bilkura deituko litzateke, korporazioak herri galdeketa hori aurrera eramatea onartzeko ala ez. Estatuko administrazioak onespena emango balu, otsaileko hasierako egunetan burutuko litzateke galdeketa.

Herri galdeketa bederatzi auzotan egingo litzateke: Gorozibai, Labea, Puentelatorre, Uraska, Labeaga, Arteta, Ordañe, Lekue eta Lekubason, hain zuzen ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos