http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Hemen da jada Go!azen telesaileko abestiak batzen dituen disko berria

Go!azen telesaileko 2016ko protagonistak./EiTB
Go!azen telesaileko 2016ko protagonistak. / EiTB

Denboraldi berriarekin batera, 13 kanta dantzagarri biltzen dituen lana kaleratu dute

IZASKUN MOYANO

'Ezin jakin noiz datorren udarik onena…', gogoratzen? Hala esaten zuen Go!azen pelikulako lehendabiziko abestiak. Geroago, telesaila egin eta beste disko pare bat grabatu zituzten. Eta oraingoan, denboraldi berriaren harira, laugarren lana kalean da jada. Pertsonaiak aldatzen joan dira, baina badirudi abesti berriak arrakasta izaten jarraitzen dutela.

Hamahiru kanta dantzagarrik osatzen duten diskoa dagoeneko salgai da musika dendetan, Berriz uda! Izenarekin. Horrez gain, antzezlana ikusteko abagunea izango den antzokietan ere erosi ahal izango da gainerako produktuekin batera. Adibidez, kamisetak edota edalontziak. Bestalde, datorren astean ospatuko den Durangoko Azokan ere zaleek diskoa erosteko aukera bikaina izango dute.

CDan entzun ahal izango diren abesti gehienak euskal talde ezagunenen edota bakarlari ospetsuenen piezetatik ateratako bertsioak dira. Beste batzuen artean, 'Go!azen sinfonikoa', Iker Laurobaren bakarkako lanean entzun daitekeen 'Gure nahia', Huntza taldearen 'Aldapan gora', Laurobaren 'Gu', The Uski's bizkaitarren 'Zelan', aspaldiko Hertzainaken 'Egunero', Gatibu taldearen 'Aske maitte', Hesianen 'Zerotik', Alaitz eta Maider bikote mitikoaren 'Ispilu aurrean', Urtzen 'Ez gaitu inork geldituko', Esne Beltzaren 'Sueños de color', Berri Txarraken 'Ikusi arte' eta Ken Zazpiren 'Bihotz’ abestiak daude bertan entzungai. Ziur asko jarraitzaileak kantaren bat edo beste buruz dakitela.

Beraz, negua iristear den arren, badirudi Go!azen telesailaren denboraldi berrian agertzen diren pertsonaien eskutik, Berriz uda! etorriko dela.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos