http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Helios lanerako zentroaren erabiltzaile Alejandro Gonzalezen margolanak erakutsiko ditu Arte eta Lanbide Eskolak

“Artejandro” erakusketak datorren abenduaren 1a arte bilduko ditu “Yo soy Alicia” liburuaren irudigilearen akuarela eta marrazkiak

I.AGOTE

Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan, bihar hasi eta abenduaren 1a arte, Alejandro Gonzalezen margolanak biltzen dituen erakusketa bat izango da ikusgai. “Artejandro” izenburupean, erakusketak Alejandroren obra guztiaren berri ematen du. Lan horren zatirik handiena Helios lanerako zentroan egin du; izan ere, hogei urte baino gehiago dira eguneroko jomuga duela toki hori.

Baliabide horrek, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak lurraldean dituen gainerako lanerako zentroek bezalaxe, helburu nagusi ditu adimen desgaitasunen bat duten erabiltzaileek autonomia pertsonal eta gizarteratze maila ahalik eta handiena lortzea eta duten gaitasunak garatzea.

Horixe da, hain zuzen ere, Alejandro Gonzalezen (Gasteiz, 1975) egoera, zeinak Helios lanerako zentroan egon den bitartean lan ikaragarria egin duen; eta lan hori da orain Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolak goraipatzen duena.

Erakusketa hirutara banatzen da, egilearen lanaren bilakaera erakusten dutenak. Alejandrok bere aisialdian egindako akuarelak eta postalak biltzen ditu. Bai eta hiru urtean, 2010etik 2013ra, lanerako zentroan egindako marrazkiak ere; eta, horretarako, 38 koaderno behar izan dira.

Erakusketak, halaber, “Yo soy Alicia” liburua irudiz hornitzeko erabilitako lanak ere jasotzen ditu. Arabako Foru Aldundiak iazargitaratutako liburu horretan Alicia Cuestak, ezgaitasun fisikoren bat dutenentzako Pertsonen Autonomiarako Zentroaren erabiltzaileak, bere bizitza kontatzen digu. Horiez guztiez gain, ikusgai egongo dira, era berean, Alejandro Gonzalezek erakusketarako beren-beregi egindako zenbait panel.

Erakusketaren aurkezpenean, besteak beste, Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatu Marian Olabarrieta eta Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolaren zuzendari Elisabeth Palacios izan dira. Helios lanerako zentroak Alejandroren lanetan aspaldi antzeman zuena ikusi izana eskertu dio OlabarrietakArte eta Lanbide Eskolari, alegia, “maisu itzela dela, beste kalifikatzaileren beharrikgabe, eta haren lanak arte kalitate handikoak direla”.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos