http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Hazparne ere euskal zinemaren alde

Zinegin festibalaren kartela./
Zinegin festibalaren kartela.

Frantziako herri honetan ospatzen den Zinegin jaialdian euskarazko bederatzi film erakutsiko dituzte

IZASKUN MOYANO

Euskararen alde egiten den ekintza oro beti ongi ikusita egongo da. Are gehiago ekimen horiek Euskal Herritik at burutzen badira. Kasu honetan Frantziara egingo dugu salto. Izan ere, igandera bitartean ospatuko den Zinegin jaialdian euskarazko bederatzi film ikusgai jarriko dituzte. Eihartzea kultur etxea eta Ttattola gaztetxea elkarlanean aritu eta ateratzen den emaitza da jaialdia, aurtengo honetan seigarren aldiz ospatzen delarik.

Zoritxarrez, antolatzaileek adierazi dutenez ezin izan dituzte euskarazko nahi adina lan ekarri, baina hala eta «pozik eta harro» agertu dira. Izan ere, egungo filmeak baino, iraganekoak izango dira nagusi. Proiektatuko diren pelikulen hautaketa hamar bat lagunen artean burutu dute, gustu ezberdinak tartekatuz eta beraiek finkatutako irizpideak jarraituz

Jaialdia, Ikuska saileko film labur batek irekiko du, eta ondoren Antxon Ezeizaren 'Ke arteko egunak' ikusteko abagunea izango dute bertara Lapurdiko herrian ospatzen den ekitaldira hurbiltzen direnek. Arazoak arazo, bada gauza bat argi izan dutena antolakuntzako kide guztiek: «euskal zinema, euskaraz egiten den zinema da». Hori dela eta, ez diote hastapenetara jotzeari trabarik jarri. «Film batzuk egiten dira, baina asko ez dira euskaraz. Edo euskaraz baldin badira, espainiar edo frantziar ikuspegitik tratatzen dira», kritikatu dute.

Zailtasun horiei aurre egiteko xedez antolatu dute Hazparnen ere beste behin Zinegin jaialdia. Fikzioen atalean euskarazko lanak izango dira nagusi. Dokumentaletan ordea, zer esan handia eman du haien artean izandako eztabaidak. Izan ere, ez zekiten zein punturaino justifikatuak ziren euskara ez diren beste hizkuntzetan grabatutako proiektuak. Bestalde, elkarrizketatuek hizkuntzarekiko duten jakintasun eza ere arazotzat hartzen dute, ezin baitute eztabaidetan parte hartu. Hori dela eta lan batzuk aukeratu eta beste batzuk baztertu behar izan dituzte.

Hala eta guztiz ere, azkenean jaialdia ospatzea lortu dute euskarazko hainbat film ikusteko aukera eskainiz.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos