http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Hazi egin da eta heldu bihurtu Mazoka, Gasteizko Marrazki eta Ilustrazio Azoka

Hazi egin da eta heldu bihurtu Mazoka, Gasteizko Marrazki eta Ilustrazio Azoka

SERGIO EGUÍA

Abenduaren 15etik 17ra bitartean egingo da Mazokaren (Euskadiko Marrazki eta Ilustrazio Azoka) III. edizioa, Montehermosoko ur-biltegian, eta arrakasta handiz osatu du aurtengo deialdia. Ilustrapados en Araba kolektiboak Gasteizko udalaren laguntzarekin antolatzen duen azokan parte hartzeko eskariak aurkezteko epea amaitu delarik, asteartean –hilaren 25ean– jakinarazi dira 40 hautatuen eta erreserben izenak. Guztira 116 hautagaitza balioko jaso izan dira epe barruan, dela jaialdiaren webgunean, dela haren sare sozialen bidez: www.mazoka.org.

Estatu osoko profesionalen artean ekimenak pizten duen interesak gainditu egin du, beste behin ere, antolatzaileen ustea, halako moduan non aurten parte hartzeko eskari ugari jaso izan dira Euskaditik kanpotik, leku benetan urruinetatik, esaterako Cádiz, Vigo, Valentzia eta Menorcatik. Bestalde, jaialdi grafiko hau Euskal Autonomia Erkidegoko marrazkigintza, ilustrazio eta arte plastikoetako balore berriak ezagutarazteko tresna da, baita Gasteizkoak ere, zeinen kalitatea gainerako mazokalarien parekoa den.

Ildo horretatik, azpimarratu behar da aurtengo hautatuen artean Elena Odriozola dagoela, Ilustrazio Sari Nazionala 2015ean eta figura nabarmena ilustrazioaren munduan. Iaz gonbidatua izan zen, hizlari eta klase magistral bat emateko Mazokarekin batera egiten diren jardunaldi profesionaletan, eta bertatik bertara ezagutu ahal izan zuen azoka eta bere filosofia.

Beste mazokalari garrantzitsu bat Julio Falagan izango da, Erromako Espainiar Akademia de Españaren beka bat eskuratu duena, eta mundu zabaleko zenbait herrialdetan erakusketak egin dituena, esaterako Estatu Batuak, Brasil, Argentina, Austria, Frantzia, Australian, Hego Korea eta Italian. Berebiziko aipamena merezi dute baita nazioartean izen gehien dutenetako bi mazokalarik: Batetik Sofía Venzel (San Petersburgo, Errusia); aurten aintzatespenak lortu ditu Sharjah Children’s Reading Festival delakoan (Arabiar Emirerri Batuak) eta Nami Island International Picture Book Illustration Concours lehiaketan (Seúl, Hego Korea). Bestetik Chris Joly; bi bider saritu izan dute Angulemako Komiki jaialdian, 2008an eta 2014an, La BD alternative saileko lehen sariarekin.

Hilabete honetan eta azaroan aurkeztuko dira, banan-banan, hirugarren –dagoeneko– Mazoka eraikiko duten mazokalariak, eta hilaren amaieran 2017ko programa osoa aurkeztuko da, non ohiko bihurtu den “zuzeneko” sormenaz gain, musika-, dantza- eta antzerki-emanaldiak, marrazki-ikuskizunak, ikusmina pizten duen “ilustramatoia”, heldu eta txikientzako lantegiak eta beste zenbait ezustekorentzako lekua izango den.

Zalantza gabe kalitatez mukuru etorriko dira 40 proiektuak, zeinen bidez mazoka Estatu osoko erreferentzia bihurtu duten, eta pixkanaka, baita gure mugetatik kanpo ere.

Horra Mazokaren beste xehetasun batzuk:

Ezaugarriei dagokienez, jaialdi hau bakarra da Euskadin, eta horri esker Gasteiz urtean behineko erreferente bihurtzen ari da ipar aldean. laster izango den III. edizioan egile eta sortzaileek egingo dute arreta sal-postuetan.

Mazokaren oinarria erosteko aukera ematen duen erakusketa da, ilustratzaile, marrazkilari eta artista bisualei beren lana doan erakusteko saria emango diena.

Lehen bi edizioetan Marrazki eta Ilustrazio Azokaren helburuak erruz gainditu zuten bisitari-kopuruak: 2.876 ikusle 2015ean, eta 4.729 2016an, Udalaren beraren datuen arabera. Publiko- eta salmenta-arrakasta horri gehitu behar zaio, gainera, artista partaideek eta guk geuk, antolatzaileok bizi izan dugun asetasun-sentsazioa.

Fotos

Vídeos