http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Hauspotu, zabaldu

Gazte batzuk, Ibilaldian./Pedro Urresti
Gazte batzuk, Ibilaldian. / Pedro Urresti
Joseba Arruti
JOSEBA ARRUTI

Gizartearen gehiengoak oso aspalditik eman dio babesa euskarari. Horri esker egin ditu tamainako jauziak azken mende erdian. Batasun prozesua ezinbesteko izan zen horretarako, gutxieneko normalizaziorantz abiatzeko. Erakundeak herritarren borondatearen isla izateak osatu du aurrekoa. Izan ere, sustapenerako funtsezkoa da baliabideak izatea, arlo publikotik ekitea. Maila horretakoek eta hainbat norbanakoren konpromisoak ezin zuzenago eragin dute euskararen ezagutza hezkuntzaren bidez zabaltzerakoan. Benetako elebitasunaren helburua betetzetik urrun gaude oraindik, baina dagoeneko lorgarria ematen du.

Ezagutza nahitaezkoa da hizkuntzaren biziraupenerako, baina gehiago behar da ahalik eta elebitasun parekatuenerako. Jakindakoari erabilerarik ematen ez zaion bitartean nekez gaindituko ditu euskarak bere aje nagusienetakoak, bazterretara eraman ezinarekin lotutakoak. Bizi-bizi egon ezean ez da benetan tresna baliagarri izango, noizean behinerako ikur apaingarri baizik. Hori baino askoz gehiago zor diogu, baina: bere bitartez sentitzea, gurekin edonora eramatea, egunerokoetarako baliatzea. Horretan dago erronka, bere etorkizuna —eta gurea— erabakiko duena.

Horra heltzeko orain arte bezala ekin behar zaio, euskarara hurbiltzea ahalik eta erakargarrien eginda, hari horretatik tiraka espazio berriak irabazteko. Zeharkako ahaleginen artean, Foru Aldundiak 'Euskara Eskura Txartela' abiaraziko du hirugarren urtez, HABErekin lankidetzan. Ia milioi erdi euro bideratuko dira deskontu-bonu hauetarako, datorren ikasturtean programari atxikitako euskaltegietan eta autoikaskuntzarako zentro homologatuetan matrikula ordaintzeko erabil daitezen, maila horretako oztoporik egon ez dadin. Izan ere, bultzadatxoa eman nahi zaie euskara ikasten dihardutenei, berau erabili ahal izateko jakite-maila lortzen duten arte eusteko.

Horrelakoez osatutako sareak eragin dio oso onerako euskarari azken lau hamarkadotan. Elebitasuna eskubidea delako, eta benetakoa bada baino ez duelako zentzurik. Ikasteak erabiltzeko bitartekoa behar du, eta hor ere erakundeek badute zer egin, eredugarri izanda. Euskaraz mintzatzea arrunt egite hori konpromiso instituzionalen, taldekakoen eta indibidualen batuketak ahalbidetuko duelako. Ez azaleko aldarriek, mamizko jardunak baizik.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos