Borrar
El debate electoral de EL CORREO con los candidatos, en directo a las 11.00 horas
Eraispen lanak, Artxandako Jolas Parkean. E.C.
Haurtzarora begira

Haurtzarora begira

Agian, Artxandako Jolas Parkeak ez zuen aparteko ezer izango, baina magikoa iruditzen zitzaigun inoiz umetan bertaratu ginenoi

Joseba Arruti

Miércoles, 28 de febrero 2018, 23:45

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Nostalgia iraganarekin lotzen gaituen aingura da. Joandako guztia gogoratzen dugu zeharo txundigarriago. Hoberako desitxuratuta. Gerora txiki ikusi ditugunak erraldoi iruditzen zitzaizkigun; aspergarriak, liluragarri; halamoduzkoak, distiratsu. Umeek bestelako ikuspegia dutelako, aurkikuntzari dagokiona, norbere tamainaren araberakoa. Ia ez zen ezer hobea orduan ziurrenik, baina halakotzat geratu zaigu. Beharbada, nagusitako errealitatea betebeharrekin oso lotutakoa delako, ardurei txertatutakoa, errutina ardatz duena.

Agian, Artxandako Jolas Parkeak ez zuen aparteko ezer izango, baina magikoa iruditzen zitzaigun inoiz umetan bertaratu ginenoi. Ispiluen labirintoa amaitezin finkatu da gure oroitzapenetan; piramideak, Egiptokoen pare; errusiar mendia, harainokoa; anfiteatroa, izarrez jositakoa.

1974tik 1990era arte eutsi zion zabalik Ganguren mendi magalean. Europako aisialdi gune modernoetakoa izan omen zen bere garaian. Itxi zutenetik, baina, zimeltzen joan da, mantentze faltaren eraginez. Umeen algara isiltasun bihurtu zen halako batean; ederra, zatar. Ugerrak jan zuen inguru guztia astiro-astiro, mamu bakarti bihurtu arte, iraganekoaren kontraste huts izateraino.

Hiru hilabete inguruko epean ia ez da bere aztarnarik geratuko, sekula egon ez bailitzan. Trukean, Foru Aldundiak 200.000 euro aurreztuko ditu urtero, segurtasun kontuetarako orain arte baliatzen zituenak. Eta 80.000 metro koadro geratuko dira garbi. Ezerk ez ditu gogora ekarriko hainbat umeren irribarreak eta bizipoza, zenbait belaunaldik hantxe ezagutu zutela noizean behin ametsak bete daitezkeela. Baina Artxandako Parkeak hor iraungo du, gogamen kolektiboan zutik, ikusgarri eta handioso.

Beste garai bat da oraingoa, oso bestelakoa. Txikienek ia edozer dute eskuragarriago gaur egun, eta agian horrexegatik galdu dute gristasunak kolore printzen bati lekua egiten zioneko ilusio ezin benetako eta orbangabeagoa sentitzeko ahalmena. Gabeziak gauzarik txikienetan erreparatzea dakarrelako, esker onekoago agertzea, munduari beste begirada batekin aurre egitea. Eta, oraingo begietatik, 70. hamarkadako hura mugaz betetako gizartea zen, lorpenak bainoago helburuak bultzagai zituena. Akaso, horregatik ginen Artxandan hain zorioneko umeok.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios