http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Haurren artean kirolaren balioak sustatuko dituzte Athleticek eta Bizkaiko Aldundiak

Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, eta Josu Urrutia, Athleticeko presidenteak, sinatu duten akordioa

IZASKUN MOYANO

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Athletic Club taldeak kirolaren balioak haurren artean sustatzeko protokoloa sinatu dute. Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, eta Josu Urrutia, Athleticeko presidenteak, sinatu duten akordioaren bitartez, gazte gaztetatik kirol jarduera osasuntsu eta dibertigarri gisa duen balioa nabarmendu nahi dute bi erakundeek.

Hitzarmena Heziki ekimenak bultzatuko du. Horren bidez, haurrekin lan egingo da kirola egiteko ohitura har dezaten eta mugimendu gaitasunak gara ditzaten, beren ekintzen kudeaketa erraztuz, eta ondorioz, baita etorkizunean praktikatuko duten edozein kirolen lan eragilea areagotuz.

Heziki ekimean 2011. Urtean jarri zuen abian Bizkaiko Aldundiak. Benjaminen aurreko kategorietarako (Lehen Hezkuntzak 1 eta 2. mailak) bereziki diseinatu den jarduera da. Bere helburua umeen artean kirol praktika eta jarduera fisikorako zaletasuna sustatzea da.

Honen bidez, umeek lehendabiziko kontaktua izango dute kirolarekin. Gainera, trebetasun motor guztiak lantzen dira, gerora edozein kirol praktikatzeko laguntza emateaz gain, kirol praktikan berdintasuna sustatzen duen modalitatean ibiltzen dira haur guztiak. Bestalde, denak dira protagonista jarduera honetan, era berean. Heziki kirol jarduerak Athleticen, Bizkaiko Kirol Federazioaren Elkartearen eta Bizkaiko gainerako erreferentzia taldeen babesa du.

Bizkaiko Foru Aldundiak eskura jartzen ditu material guztiak: ateak, baloiak eta programa metodologikoa (egin beharreko entrenamendu guztiekin). Ikastetxeen bitartez, (edo gurasoen elkarteen bitartez) eman behar da izena jarduera honetan hasteko, bai eta udalen bitartez ere.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos