http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gazteeen artean garraio publikoaren erabilera eta opera zaletasuna sustatu nahi dute

Operaren bat ikusi nahi duen 12 urtetik beherako bizkaitar bakoitzak Bizkaibusi eta ezagutzen dituen operei buruzko galdera sorta txiki bat bete beharko du

ELCORREO.COM

Hamabi urtetik beherako Bizkaiko adingabeen artean garraio publikoaren erabilera eta opera zaletasuna bultzatzea da helburua eta, horretarako, ekimen bitxi bat bultzatu dute Bizkaiko Foru Aldunditik eta Operaren Lagunen Bilboko Elkartetik ere bai. Gauzak horrela, operaren bat ikusi nahi duen 12 urtetik beherako bizkaitar bakoitzak Bizkaibusi eta ezagutzen dituen operei buruzko galdera sorta txiki bat bete beharko du (galdera sorta hori www.abao.org webgunean eskura daiteke), eskuragarri dauden 400 sarreratik bat eskuratu ahal izateko. ABAO Txiki egitaraua osatzen duten lau obretako bakoitzerako, beraz, 100 sarrera daude: 'Toyshop, el mundo mágico de los muñecos' (azaroa 4 eta 5), 'Cuento de Navidad' (urtarrilak 3, 4 eta 5), 'Pedro eta Otsoa' (martxoak 10 eta 11) eta 'Allegro Vivace' (maiatzak 26 eta 27) dira ikuskizunak.

Galdera sorta bete ondoren, OLBEren bulegoetan utzi behar da (José Maria Olabarri, 2-4 beheko solairua, Bilbo), eta jarraian, ikusi nahi den opera hautatu eta gonbidapenak jaso. Gainera, Bizkaibus autobus bat dakarren kartoi mehezko lamina bat, muntatzekoa, eta Bizkaiko autobusezko garraio publikoaren historia laburra jasotzen duen liburuxka bat banatuko dira.

Galderak errazak izango dira: adingabea Bizkaibusen inoiz ibilia den, esate baterako, autobusak zein koloretakoak diren badakien, zenbat urtera arte bidaiatu daitekeen doan, zein txartel erabiltzen den garraiobide honetanbidaiatzeko eta etxeko animaliaren batekin bidaiatu daitekeen... Halaber, Bizkaibusen bidaiatzearekin loturik dagoen istorioren bat kontatzeko edo argazki adierazgarriren bat egiteko ere eskatuko zaio adingabeari.

Operarekin loturik dauden galderak ere badaude. Gauzak horrela, galdetuko zaio ea opera gustatzen zaion edo inoiz joan den horrelako ikuskizunen bat ikustera. Kasu honetan ere marrazkiren bat egiteko edo operarekin loturik dagoen istorioren bat kontatzeko eskatuko zaio adingabeari.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos