http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Haur eta gaztetxoentzako literatur lehiaketa antolatu du Bilbok

'Bizkaldatz txikia' izeneko txapelketa Toti Martinez de Lezea eta Leire Bilbao idazleek proposatu dute

IZASKUN MOYANO

Idaztea maite duten haur eta gazte bilbotarrak beraien talentua erakusteko abagune bikaina izango dute. Udalak, 'Bizkaldatz txikia' izeneko literatur lehiaketaren 4. edizioa antolatu du Toti Martinez de Lezea eta Leire Bilbao idazleek proposatu ostean. Parte hartu nahi duen orok, eleberritxo bat idatzi eta otsailaren 16a baino lehen aurkeztu beharko du.

Haur Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. maila Bilboko zentroren batean ikasten ari direnak umeen kategorian aurkeztu beharko dute beraien lana. Hiriburuan dagoen eskola, ikastola zein ikastetxe bateko DBH 1, 2,3 edo 4. mailakoak ordea, gaztetxoen kategorian apuntatu beharko dira.

Baina parte hartzaileek ez dute edozein gairi buruz idatziko. Izan ere, Toti Martinez de Lezea eta Leire Bilbao idazleek proposatutako kontakizunen hasierei jarraipena eman beharko diote. Honetarako, kontuan izan beharko dituzte istorioa, pertsonaiak eta istorioa kontatzeko era. Aipatu beharrekoa da, ipuina euskaraz zein gaztelaniaz idazteko abagunea izango dutela.

Testuak, gutxienez lau orrialdeko luzera izan beharko dute eta gehienez bost orrialdekoa. Guztiak eskuz letra argiz idatzita zein ordenagailuz erredaktatuta aurkeztu daitezke DIN A4 neurriko paperean. Bigarren kasuan, 'Times New Roman' edota 'Arial' hizki mota eta 12ko tamaina erabili beharko dute, paragrafoen artean espazio bikoitza utziz.

Lan guztiak, otsailaren 16 ostiraleko eguerdiko 13.30ak baino lehen aurkeztu behar izango dira, eskura ala posta elektronikoz. Irabazleen izenak Bizkaiko Buletin Ofizialean argitaratuko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos