http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Hasi dira San Anton plazaren ingurua eraberritzeko eta bertan espazio zabal eta garbia sortzeko lanak

SERGIO EGUÍA

Gasteizko Udalak hasi egin ditu San Anton plazaren ingurua eraberritzeko lanak, oraingo egiturak traba ugari jartzen baitio oinezkoak igarotzeari; parterreak eta lore-askak kenduko dira, espazio garbiagoak sortu eta bertako merkataritza eta ostalaritza establezimenduak sustatzeko. Campezo Obras y Servicios enpresako langileak hasi dira lanekin, 449.176,07 euroko (BEZa barne) inbertsioa izango duten lanekin. Bost hilabeteko epean burutuko dira lanak eta Pedro Orbea kaleko eremuan hasi dituzte. Bertan altzaria kendu da eta makinak sartu dira. Hesiak ere jarri dira eremu horretan.

Gorka Urtaran alkateak azaldu duenez, lan horiek “inguruko auzokoen eta negozioen eskaerari erantzutea ahalbidetuko dute, urteak baitzeramatzaten eraberritzeko eskatzen. Oinezkoen igarobidea erraztuko dugu, orain espazioak zatikatzen dituzten parterreak eta zuhaixkak kenduta. Gasteizek espazio garbi eta zabala irabaziko duelakoan gaude, auzokoei zein saltoki eta ostalaritza establezimenduei ikusgarritasuna eta segurtasuna emango diena. Bide batez, esku-hartzeak ingurua ekonomikoki dinamizatzen lagunduko du”.

Fotos

Vídeos