Borrar

Hartutako Kalte Zerebralaz sentsibilizatzeko jardunaldia, Barakaldon

Ekimenak Herriko plazan eta Antzokian izango dira

elcorreo.com

Viernes, 20 de octubre 2017, 00:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hartutako Kalte Zerebralaren inguruko sentsibilizazioa bultzatzea ezinbesteko kontua da eta, gauzak horrela, helburu hori bilatuko duen jardunaldia izango da urriaren 26an, Barakaldon. Jardunaldia Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du, Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen bitartez eta Barakaldoko Udalaren laguntzarekin.

Gizarte Ekintzako foru diputatu Isabel Sanchez Roblesek, Barakaldoko alkate Amaia del Campok eta Hartutako Kalte Zerebralaren Bizkaiko Elkartearen presidente Jose Luis Estebanek aurkeztu zuten atzo eguneko egitaraua.

Hartutako Kalte Zerebralaren Eguneko ekimenak Barakaldoko bi lekutan antolatuko dira: Herriko Plazan, goizean, eta Barakaldo Antzokian, arratsaldean. Foru erakundeak goiza girotzeko jarduerak antolatu ditu, eta hala, bertaratzen direnek kirol egokituko hainbat jardueretan parte hartu ahal izango dute. Gainera, Bidaideak Bilbao BSR gurpildun aulkiko saskibaloi taldeko kideek saski eramangarria jarriko dute saskibaloian aritzeko.

Eguerdian, Hartutako Kalte Zerebrala duten eta Bizkaiko Aldundiaren Bekoetxe (Bilbo) eta Lurgorri (Gernika) eguneko zentroen erabiltzaile diren pertsonek komunikatu bat irakurriko dute, 'Salbatutako biziak bizitzea merezi du' eguneko lelorekin. Goizeko egitaraua bukatzeko, Sokole taldeak perkusio afrikarreko tailerra emango du.

Arratsaldean, bestalde, Barakaldo Antzokian, Hartutako Kalte Zerebralaren Bizkaiko Elkarteak III. Elkartasun Topaketa antolatuko du, bere helburuak eta ezintasun hori jasaten duten pertsonen beharrizanak ikusarazteko. Hartutako Kalte Zerebrala duten pertsonen kolektiboko ordezkari ugari izango dira topaketan, bai eta Bizkaian desgaitasunarekin loturik dauden eragileak ere.

Sarrera doakoa izango da, harik eta aretoko eserlekuak bete arte. Hala ere, antolatzaileek jendea gonbidatu dute hamar euroko elkartasun sarrera bat erosiz kolaboratzera. Sarrerak eserlekua erreserbatzea ekarriko du. Zero ilarako bost euroko ekarpena ere egin daiteke, sarreraren erreserbarik gabe. Sarrerak eta ekarpenak elkartearen webgunean eskura daitezke.

Kausa nagusiak

Kalte zerebralaren kausa nagusiak iktusak eta garezur eta garuneko traumatismoak izaten dira. Horien eragile nagusiak trafiko istripuak izaten dira, lan eta kirol arloetako istripuak ere eragileetako batzuk izan arren. Euskadin, gaur egun, 19.000 pertsonak baino gehiagok dute Hartutako Kalte Zerebralaren ziozko ezintasunen bat

Kalte zerebral baten arrastoak askotarikoak izaten dira eta, kaltearen larritasuna edo kaltea duen garuneko gunearen arabera, mugikortasun nahasmenduak, komunikazio arloko arazoak, ments kognitiboak, gorabehera emozionalak eta jokabidearen alorreko gorabeherak sor ditzake.

Kasuen %60an, arrastoen konbinazio horrek galarazi egiten du eguneroko bizitzan oinarrizko jardueraren bat gauzatzea. Ezintasun larriak edo osoak, berriz, %45ean murrizten du gaitasun hori.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen bidez, bi zentro berezi ditu Hartutako Kalte Zerebrala duten pertsonentzat: Bekoetxe (Bilbo) eta Lurgorri (Gernika). Zentro horietan 69 plaza daude.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios