http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Harrapazank programaren 13. edizioan izena emateko epea ireki da

Ekimena talentua eta sormena erakutsi nahi duten 8 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago

ELCORREO.COM

Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak gazteei zuzenduriko Harrapazank programa jarri dute abian hamahirugarren aldiz. Talentua eta sormena erakutsi nahi duten 8 eta 18 urte bitarteko gazteek otsailaren 5era arteko epea dute www.harrapazank.eus orrian izena emateko. Horretarako, fitxa bete eta gurasoen berariazko baimena erantsi behar dute.

Harrapazank programaren barruan bi atal ezberdin daude. Alde batetik, Distirazank talentuen lehiaketa dago, gazteek trebezia artistikoak erakusteko. Bi kategoria daude: Harrapazank Junior, 8 eta 13 urte bitartekoentzat, eta Harrapazank Senior, 14 eta 18 urte bitartekoentzat.

Bi kategorietan casting bat egingo da gazteek talentua erakusteko antzerkian, dantzan, musikan, bakarrizketetan, txisteak kontatzen eta abarretan. Hori egin aurretik, irakasle profesionalen laguntza izango dute entsegu trinkoetan gaitasunak hobetzeko. Castinga gainditzen dutenek ikastaro magistral batean parte hartuko dute eta finalera pasatuko dira. Castinga gainditu ez dutenek hobetzeko tailer batean parte hartuko dute.

Castingaren ondoren, kategoria bakoitzeko hamar talde aukeratuko dira. Talde horiek maiatzean egingo diren azken saioetan parte hartuko dute beren trebezia erakusteko, Bilborock aretoan. Saio horietan irabazleak aukeratuko dira eta 500 euroko bi sari banatuko dituzte kategoria eta saio bakoitzean.

Beste alde batetik, Harrapazank programak Sortuzank eta Bilrobot tailerrak eskainiko ditu. Sortuzank tailerretan gazteek beren zaletasunetan eta sormenetan sakontzeko aukera dute. 9 eta 18 urte bitarteko gazteentzat da, eta landuko diren gaiak, graffiti, youtuber, argazkigintza, norberak arropa bere gustura moldatzea, makillajea eta kazetaritza.

Halaber, Bilrobot 8 eta 12 urte bitarteko gazteei zuzenduriko errobotika tailerra da, bideo jokoak eta popping dantza errobotikoaren erako dantza egiten ikasteko.

Programa guztietan parte hartzeko izena eman behar da www.harrapazank.eus web orrian. Epea irekita dago otsailaren 5era arte. Tailerretako plazak mugatuta daude eta esleitzeko eskari guztien artean zozketa bat egiten da. Zozketa otsailaren 6an izango da eta emaitza posta elektronikoz jakinaraziko zaie parte hartzaileei. Gainera, Harrapazank programaren jarraipena YouTubeko kanalaren bidez eta Twitter, Facebook eta Instagram sare sozialetako profilen bidez egin ahalko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos