http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Hamalau filma bikain aurtengo Mendi Tourrean

Dirtbag: The Legend of Fred Beckey filmaren azala. /
Dirtbag: The Legend of Fred Beckey filmaren azala.

Bilbao Mendi Film Festivalen 10. edizioko (2017ko abenduak 8-17) Sail Ofizialean parte hartu zuten 51en artean hautatu dira Mendi Tour filmak

ELCORREO.COM

Aurtengo Mendi Tour zirkuitu ibiltarian eskainiko diren filmen zerrendak gorputz hartu du. Bilbao Mendi Film Festivalen 10. edizioko (2017ko abenduak 8-17) Sail Ofizialean parte hartu zuten 51en artean hautatu dira Mendi Tour filmak, Sari Nagusia eta Ikuslegoaren Saria irabazi zituen Dirtbag: The Legend of Fred Beckey buruan dela.

Filma sorta horretatik hartutako aleekin lehen proiekzioa ostiralean egin zen Zangozako Mendi Tourrean. Dirtbag: The Legend of Fred Beckey eta The Time Within ikusi zituzten Karmengo Entzutegiara bertaratu zirenek (20:00etan hasita, sarrera 3€). Udal Kirol Patronatuak antolatu dituen Mendi Jardunaldiak itxiko dituen saioa izan zen.

Aukeratutako filmak

Dirtbag: The legend of Fred Beckey
(Sari Nagusia eta Ikuslegoaren Saria BMFF'17)
Mountain
(Epaimahaiaren aipamen berezia BMFF'17)
The froazen road
(Zuzendari Onena BMFF'17)
Bonington: Mountaineer
(Mendiko Film Onena BMFF'17)
Mama
(Epaimahaiaren Saria BMFF'17)
Psycho Vertical
(Gidoi Onena BMFF'17)
The last honey hunter
(Kultura eta Natura Film Onena BMFF'17)
Safety third
(Eskalada Film Onena BMFF'17)

Bigarren emanaldia Reinosan egingo da, Kantabrian, otsailak 3 eta 4ko asteburuan. Mendi Tourrak lehen edizioa du han. Club Tres Mares la Milana mendi elkartea da Bilbao Mendi Film Festivalekin batera antolatzailea, eta Reinosako Udalak lagunduko du ekitaldia. Ostegunean egin zen aurkezpen ekitaldia, eta bertan izan ziren (argazkian ezker eskuin): Daniel García, Club Tres Mares La Milana; José Miguel Barrio, Reinosako alkatea; Jabier Baraiazarra, Bilbao Mendi Film Festival zuzendaria; Angel Luengo, Club Tres Mares La Milana; eta Daniel Santos, Reinosako Udaleko Kultura zinegotzia.

Reinosako Teatro Principalen (Calle Mayor 35) egingo dira emanaldiak, 19:0etan hasita. Sarrerak, 5na eurotan, antzokiko lehiatilan, Reinosako Turismo Bulegoan, edota Santandergo Agosti Xtrem Sport dendan (Camilo Alonso Vega, 24), eskuratu daitezke.

10.000 ikusletik gora

Bilbao Mendi Film Festivaleko lan onenak urte osoan zehar ikusteko aukera ematen duen mostra da Mendi Tourra, nazioarteko mendi zinemagintzarik onenaz eta gaur-gaurkoenaz gozatzeko aukera aparta. 2017an 40 hiri edo herritan aurkeztu ziren filmak, Euskadi eta Nafarroaz batera, Pirinioetan (Luz Saint Sauveur eta Vielha), Kantabria, Burgos, Madrid, Valentzia, eta baita Mexikon ere. Guztira 10.000 ikusletik gora izan ziren iaz Mendi Tour eskaintzaz gozatu zutenak. Joan zen urteko abenduan Bilbon egin zen Mendi Film Festivaleko lan sarituen maila bikaina da, beraz 2018ko Mendi Tourrak osagarri ezinhobeak ditu mendiko zinema onena, akzioa, abentura eta natura gaiez josia, ikusi eta gozatzeko irrikaz dagoen oro asebetetzeko.

Urteko lehen Mendi Tourrak

Zangoza:
Urtarrilak 12 eta 26
Reinosa:
Otsailak 3 eta 4
Gasteiz:
Otsailak 19, 21, 22 eta 23
Canet d'en Berenguer:
Otsailak 24
Eibar:
Martxoak 6 eta 7
Eskoriatza:
Martxoak 6 eta 8
Agurain:
Martxoak 7
Amurrio:
Martxoak 8
Igorre:
Martxoak 9 eta 16
Tolosa:
Martxoak 12, 13 eta 14
Zaldibar:
Martxoak 15
Cangas de Onís:
Martxoak 31
Leioa:
Apirilak 18 eta 19
Zarautz:
Maiatzak 17 eta 24

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos