http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Hainbat jolaslekuren behegaina konpontzen hasiko dira Bermeon

Lamerako jolasgunea da herriko handienetariko bat./E.C.
Lamerako jolasgunea da herriko handienetariko bat. / E.C.

Lamerakoa ez ezik, Elkano tar Juan Sebastian, Haur-eskola, Itsasoen Galdutakoen Lamera -'Pergola'-, Tala, Jose Antonio Erauzkin enparantza -'Estrella'- eta Adubidxeko jolasguneko zoruak barriztuko dabez

IRATXE ASTUI

Bermeoko Udalak herriko hainbat jolaslekuren behegaina konpontzeko edo barriztatzeko lanak egiten hasiko da, datorren astelehenean. Hain zuzen be, Lamerakoa ez ezik, Elkano tar Juan Sebastian, Haur-eskola, Itsasoen Galdutakoen Lamera -'Pergola'-, Tala, Jose Antonio Erauzkin enparantza -'Estrella'- eta Adubidxeko jolasguneko zoruak barriztuko dabez.

«Beharrak Lamerako jolastokian hasiko dira eta, apurka-apurka, gainontzekoak erreparatzen joango gara», azaldu dau Bermeoko Udaleko Zerbitzu saileko zinegotzia dan, Benito Ibarrolazak. Lamera parkean dagoen umeentzako jolaslekuan, izan be, behegaina kendu eta barria ipiniko dabe. Horretarako, lanak bi fasetan egingo dira: «lehenengoan, txikitxoen jolasguneko zorua aldatuko dogu, eta, bigarrenean, gaztetxoen jolastokikoa», zehaztu dau Ibarrolazak.

Bi kasuetan lanak astebeteko iraupena izatea aurreikusten da eta irauten daben bitartean, jolasguneak ezin izango dira erabili. Barrizketa lanetan erabiliko dan materialari jagokonez, birziklatua izango da, «kapsulatua, hain zuzen be», azaldu dabe Udaleko Zerbitzu sailetik. Beste alde batetik, nahiz eta orain arte egondakoaren antzekoa izan, behegainaren kolorea ez dala hain argia izango aurreratu dabe iturri bardinek. «Garrantzitsua da material birziklatuak erabiltzea guztion artean ingurua zaintzeko», adierazi dabe.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos