http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Haga artera

Bizkaian ez da futbolari itzal egin diezaiokeenik. Saskibaloia da gehien hurrera dakiokeena

Europako Errugbi finalak San Mamesen jokatuko dira 2018ko maiatzan./Aitor Urrutxurtu
Europako Errugbi finalak San Mamesen jokatuko dira 2018ko maiatzan. / Aitor Urrutxurtu
JOSEBA ARRUTI

Bizkaian ez da futbolari itzal egin diezaiokeenik. Saskibaloia da gehien hurrera dakiokeena. Athletic batik bat, eta hortik beherakoak herri bakoitzean askoz apalago, bertoko nortasunari atxiki zaizkio, kirolaz oso gaindiko izateraino. Zuri-gorriei lotutakoak dira ospakizun zein atsekaberik handienak; horien ibilbidearen araberakoa da, neurri batean, bizkaitarren gogo-aldartea: azkenaldi honetan etsipenezkoa, ezinbestean.

Baina, hor nonbait, bada bestelakorik ere, udalerriren batzutan aspaldi sustraitutakorik. Horietakoa da errugbia, aurreko mendeko 70. hamarkada ingurutik zabaltzen joan eta denbora alperrik galdu ez duena. Hala, Gernika eta Getxoko taldeak Ohorezko Mailan dabiltza azken urteotan, gorenekoan. Ez da makala horraino heldu izana, oraindik Sei Nazioenetik urrunekoa izan arren, bertoko taldeen jokoak dezente egin baitu hobera azkenaldion, erabateko profesionaltasunak lekarkeenera heldu barik.

Errugbia egundoko ikuskizuna da, nazioarteko punta-puntako norgehiagokek erakusten duten legez. Maiatzaren 11 eta 12an Bilbo izango da horren lekuko, Europako finalak San Mamesen jokatuko baitira. Kirol honetan berton dihardutenentzat zein besterik gabe zale direnentzat aukera paregabea izango da honakoa, bizkaitarren aurrean ezagutzera ematekoa eta beste herrialde batzuetan baloi obalatuak duen indarra helaraztekoa.

Hainbestekoa da bi final horiek ekarriko duten jendetza hotelak gainezka jarriko dituela. Dagoeneko 40.000 sarrera saldu dira, erdia kanpoan. Eta Bilboko Udaletik nabarmendu berri dutenez, bisitari bolumena eta eragin ekonomikoa inoizkorik handienak izango dira. Turismoarentzat aspaldion hain kutuna den hirian, hori ez da edozer.

Kanpotik ekarritako oihartzun handiko ekitaldion artean balio erantsia dute kiroletakoek. Balore positiboei lotzen zaizkielako, eta Bizkaiaren irudiari mesede egiten diotelako. Artearekin, telebistako sailekin edo-ta onuragarri diren bestelakoekin bat egite hori emankorra izan ohi da beti. Udaberrian errugbiak sortuko du hain berezkoa duen giro berezi hori. Gertutik ezagutu duten guztiak betiko erakarri eta harrapatzen dituena.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos