http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Guggenheimak bere historiako bisitari-kopururik handiena lortu du

Guggenheimera sartzeko errenkada.
Guggenheimera sartzeko errenkada.

Ekainean eta uztailean, 253.298 pertsonak bisitatu dute eta kopuru horrekin marka guztiak hautsi ditu erakundeak

ELCORREO.COM

Guggenheim Bilbao Museoa gora doa. Ekainean eta uztailean, 253.298 pertsonak bisitatu dute Bisitari-kopuru horrekin marka guztiak hautsi ditu erakundeak, eta joan den bi hilabeteak bere historiako onenak bilakatu dira 1997an ateak zabaldu zituenetik. Emaitza hori joan den urtean garai berean izandakoa baina %5,7 handiagoa da.

Ekaineko zenbakiak nabarmentzen dira; izan ere, hilabete horretan Museoak 105.517 bisitari hartu zituen, 2016an baina %8 gehiago. Uztailari dagokionez, Museoak 147.781 pertsona jaso zituen, iaz baino %4,3 gehiago.

Bisitarien jatorri geografikoari erreparatuta, Museora azken bi hilabeteetan etorritakoen %73 Estatuz kanpokoak izan dira, eta frantsesen ugaritasuna gailendu da, bisitarien %18 osatu baitute; jarraian, Erresuma Batua (%8) nabarmendu da, eta horren atzetik Alemania (%6), AEB/Kanada (%7), Latinoamerika (%5), Herbehereak (%4), Irlanda (%2), Txina (%1) eta Errusia (%1).

2017an zehar eta uztailak 31 arte, Museoak 640.204 bisitari jaso ditu, 2016an data horretan izandako kopurua baina %4 gehiago.

Uda honetan, Museoaren alderdi erakargarrienetako bat haren arte-programazioaz gozatzeko aukera da. Honako erakusketak aurki ditzakegu bertan: Bill Viola: atzera begirakoa; Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak; Georg Baselitz. Heroiak; Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, eta Ken Jacobs-en Gonbidatuak film esperimentala. Data horietan, halaber, EAEko eskoletako ikasleek egindako artelanez osatutako Artea ikasbide erakusketa ere ikusteko aukera dago.

Fotos

Vídeos