http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Guggenheim Bilbao Museoak 'Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz' erakusketa irekiko du 29an

Guggenheim Bilbao Museoak 'Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz' erakusketa irekiko du 29an

Artista portugaldarrak 1997tik egindako 30 obra biltzen ditu

ELCORREO.COM

Guggenheim Bilbao Museoak 'Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz' izeneko erakusketa izango du ikusgai ekainaren 29tik azaroaren 11ra bitartean. Artista portugaldarrak 1997tik egindako 30 obra biltzen ditu, eta museoko Atriorako propio sortutako instalazio bat ere barne hartzen du.

Erakusketak Seguros Bilbao aseguru konpainia du babesle, eta bertan, bisitaria «bete-betean murgildu ahal izango da artistaren unibertsoan». Munduari buruzko ikuspegi zuzena eta umoretsua duen artista da Vasconcelos, eta gaur egungo gizartearen kontraesanetako asko azaltzen ditu.

Gizarte kontsumista, postkolonial eta globalizatuetako arazo soziopolitikoak aipatzen dituzten irudi deigarri, dibertigarri eta zuzenak eraikiz, artista portugaldarrak immigraziotik genero indarkeriara doazen gaiei heltzen die.

«Eguneroko bizitzaren alkimista baten antzera jardunez, artistak itxuraldatu egiten ditu eguneroko objektuak eta kontsumo gizartearen klixeak, eta artelan ireki bihurtzen ditu, esanahi karga nabarmenarekin», adierazi dute museoko arduradunek.

Erakusketak obra berriak hartzen ditu, besteak beste, 'I'll Be Your Mirror' maskara veneziar izugarri handia, brontzez margoztatutako ispiluez osatua, edota «Solitarioa» eraztun erraldoia, luxuzko automobiletako hagunekin eta whiski edalontziekin osatua, emakumeen eta gizonen desioaren sinbolo estereotipatuenak batzen dituen obra batean.

Halaber, 'Egeria' izeneko instalazioa museoaren Atrio osoan zehar hedatzen da, oihal, testura eta kolore desberdinez osatutako landare bat balitz bezala. Obra metafora bat da, eta emakumeak museoak okupatzen irudikatzen ditu.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos