http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gorbeiako produktuen feria, eta bisita gidatua ‘Gorbeiako 3 gurutzeak’ erakusketan

Urriaren 8an Ondategin eta Gopegin, Gorbeia Araban programaren barruan

SERGIO EGUÍA

Ba al zenekien Gorbeiako tontorrean dagoena hirugarren gurutzea dela? Aurreko biak haize eta elur ekaitzek bota zituzten. Gaurko gurutzeak, 1907 inguruan jarritakoak, ia 18 metroko luzera dauka eta itxuraz Eiffel dorrea dakar gogora, garai hartako moda jarraituz eraiki baitzuten. Horrelako bitxikeriak, eta beste batzuk ere bai, ezagutu ahal izango dituzu datorren igandean, urriaren 8an, Zigoitiko udalerrira Gorbeia hegoaldera hurbiltzen bazara eta ‘Gorbeiako 3 gurutzeak’ erakusketa ikusteko bisita gidatuan parte hartzen baduzu. Gainera, goizean zehar feria bat ere egongo da Gorbeiako produktuak dastatu eta erosi ahal izateko.

Bi jarduera hauek Gorbeia Araban programari emango diote amaiera. Iñaki Garcia Uribek, etnografo eta Gorbeian aditu ezagunak bultzatuta, ekimenak joan diren asteetan erakusketak, mintzaldiak, bisita gidatuak eta Gontzal Mendibil gorbeiarraren kantaldi bat eskaini ditu. Dena gure tontorrik garrantzitsuena protagonista izanda!

Larunbatean berriz, Laudion, estreinatu berria den Laudioko Kasinoan, DENBORAREN SOINUAK POT eta…2017 Nafarroako Patxi Aldunate artistaren erakusketaren izango da. Horrela jakinarazten du Herriaren Elkarteak

Lana Euskal Herrian kokatuko frontoi zabaletako metakrilatora pasatako argazki batzuk osatzen dute.

Baisalako gaudantzak hasiko dira

Laudion ere, datorren urriaren 27, ostiralean, Gazela dantzaretoan, ikasturtearen haseraren jaia, eskainiko dugu; orduak 22:30-etatik aurrera eta, zeinean, Sergio irakaslearen eskuaren dantza, koreografia eta animazio desberdinak izango ditugu.

Dantza-gauean, nahi izaten duten persona guztiek ere, joan daitezke. Baisala-ko bazkidea izatea ez da beharrezkoa.

Fotos

Vídeos