http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Gorbeiabusa, Gorbeiara igotzeko doako zerbitzua San Inazio egunean

Zerbitzuak helburu bikoitza du: ingurune naturala babestea eta mendi ezagun horretako bideetan zirkulazio arazorik ez egotea

ELCORREO.COM

Gorbeibusa jarriko du martxan beste urte batez Bizkaiko Foru Aldundiak gaur San Inazio egunean. Bederatzigarren urtez jarraian dohainik igo ahal izango da Gorbeiara autobus zerbitzu honen bidez eta eztabaidezina da autoa etxean aparkatuta uzteko aukera ezinhobea izango dela.

Zerbitzuak helburu bikoitza du: ingurune naturala babestea eta mendi ezagun horretako bideetan zirkulazio arazorik ez egotea. Izan ere, egun honetan jende asko hurbiltzen da Gorbeiara eta horrelako neurriak hartuko ez balira autopilaketak eta beste motatako arazoak egongo liratekeela esan daiteke.

Foru erakundeak jakinarazi duenez, Arratiako eta Nerbioiko tradizioa betetzeko, Gorbeibusak 12 orduko zerbitzua eskainiko du: goizeko 07:00etan lehenengo bidaia egingo du Areatzatik, udal igerilekuetatik hurbil, Pagomakurrera igotzeko, eta arratsaldeko 19:00etan irtengo da azken autobusa aisia gunetik Arratiako udalerrirantz. Bidaiak 20 minutuan behin egingo dira, bi noranzkoetan. Eta beraz, arintasunak arazorik suposatuko ez duela esan daiteke.

Bestalde, debekatuta egongo da foru autobusak erabiliko duen zirkuituan beste ibilgailuen sarrera. Areatzara autoz doazenentzat zazpi aparkaleku prestatu dituzte Bizkaiko Aldundiak eta Areatzako Udalak udal mugartean bertan.

Aparkalekuak leku estrategikoetan daude, autobus zerbitzuaren abiapuntura erraz heldu ahal izateko. Zehazki, Arratiano jatetxean, Astondoa Piroteknian, Guardaminon, Eskolan, Bolibarren, Karpon eta Iturrimaurren egongo dira aparkalekuak.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos