http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Goizaldeko 1:30ak arte ikasteko gela bat zabalduko dute Azkuna Zentroan

Ikasle batzuk, ikasteko gela batean./Fotolia
Ikasle batzuk, ikasteko gela batean. / Fotolia

Bilbon lehendabizikoz, gaueko ikasgela bat egongo da datorren abenduaren 11tik urtarrilaren 25era arte

IZASKUN MOYANO

Gauez errendimendu handiagoa duten ikasle asko daude euskal unibertsitateetan. Goizetan berandu arte lo egin eta ordu txikitan hobeto ikasten duten gautxoriak dira. Hauek guztiak pozik egoteko motibo garrantzitsua dute. Izan ere, Bilbon lehendabizikoz goizaldeko 01:30ak arte zabalik izango den ikasgela bat irekiko dute Azkuna Zentroan.

Azterketa garaia dela eta, datorren abenduaren 1tik urtarrilaren 25a bitartean Bizkaiko hiriburuan zehar guztira 955 plaza eskainiko dira astegunetan eta 586 asteburuetan. Baina hau gutxi bada, abenduaren 11tik urtarrilaren 25era arte 300 lagunentzako toki berezia eskainiko da egungo Azkuna Zentroan irekiko den gaueko gela berrian.

Ikasketa gelen sare nagusia urtero aurrera eramaten den plana da Bilbon. Hiri osoan zehar sakabanatuta, etxean ikasteko arazoak dituzten ikasleentzat hainbat toki eskuragarri jartzen dira. Baina oraingo honetan, proba pilotu gisa, CAC1 gela irekiko da gauez hobeto kontzentratzen diren gazteentzat.

Udalak, iaz hiri osoan zeuden gelak zenbat eta zelakoak ziren jakiteko azterlana burutu zuen. Emaitzek adierazi bezala, bazirudien ordu txikitan ikasteko txoko baten beharrizan handia zegoela. Beraz, udalak ikasleen eskakizuna kontuan hartu du. Adibidez, ekipamendu gehiago jartzea eta ikasteko gelen ordutegia zabaltzea, baita udalerrian talde-lana egin beharra ere.

Hona hemen ikasteko tokiak: Deustuko barrutiko udaltegia, San Ignazioko auzo etxea, Uribarriko barrutiko udaltegia, Castañoseko barrutiko udaltegia, Otxarkoagako auzo etxea, Txurdinagako barrutiko udaltegia, Txurdinagako kiroldegia, Santutxuko barrutiko udaltegia, San Frantziskoko auzo etxea, Liburutegi publikoetan dauden ikasteko gelak: San Adrian eta Zabala eta Bidebarrietako liburutegia, Errekaldeko barrutiko udaltegia, Iralako auzo etxea, Basurtuko barrutiko udaltegia, Zorrotzako liburutegia, Zorrotzako auzo etxea, Altamirako auzo etxea, Foru Liburutegia, EHUkoak eta baita Deustuko Unibertsitatekoa ere.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos