http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

GOFEk datorren urtean beste EPE bat egingo du

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen 2017ko enplegu publikoaren eskaintzak 187 plaza izango ditu

I.AGOTE

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE) beste enplegu publikoaren eskaintza bat abiaraziko du; lehenengo probak datorren urtean egingo dira, seguruenera uda ostean. 2017ko EPEak azken urteotako plaza kopururik handiena eskainiko du Gizarte Zerbitzuen Sailari atxikita dagoen erakunde autonomo horretan. Guztira 187 plaza izango dira: 28 erizainenak eta gainerakoak, 157, erizain laguntzaileenak.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak legegintzaldi honetan onartzen duen bigarren enplegu eskaintza da; izan ere, 2016an 80 plazako EPEa deitu zen, eta deialdi horretako hautaprobak egiten ari dira.

EPE berri honen aurkezpenean, zeina datorren ostiralean onartuko baitu Foru Gobernu Kontseiluak, Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuak aurreratu du datorren urterako beste oposizio bat aurreikusten dela, legegintzaldi honetako hirugarrena.

"Horrekin guztiarekin, betetzen ari gara gure konpromisoa GOFEko enplegu publikoa sendotzeko bideari ekiteko, hamarkada bat igaro ostean deialdirik gabe”, adierazi du Gizarte Zerbitzuetako diputatuak, zeina José Luis Alonso Quilchano Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen zuzendari kudeatzaileak lagunduta egon baita prentsaurrekoan.2016ko eta 2017ko enplegu eskaintzak batuta, 267 plaza dira, eta horrek aukera emango dio GOFEri plantillako bitartekoen tasa % 60 murrizteko, eta bitartekoen ehunekoa % 19ra jaisteko,azaldu du Marian Olabarrieta diputatuak.

“Neurri hauen bitartez, enplegu publikoa aldezten dugu, enplegu egonkorra sortzen dugu eta enplegatu publikoen lan baldintzak hobetzen ditugu; aldi berean, Arabako gizarte zerbitzuen kalitatea eta eraginkortasuna sustatzen ditugu”, erantsi du.

Zuzeneko arreta foru egoitzetan2017ko EPEaren ezaugarriei dagokienez, Gizarte Zerbitzuen Saileko titularrak azpimarratu du pertsonei zuzeneko arreta emateko kategoria profesionalak direla, eta beren lana bereziki foru egoitzetan egiteko dela, bai ezinduekin eta bai, eta nagusiki, adinekoekin.187 plazetatik 174 sistema librean aterako dira, eta gainerako 13ak, barne sustapenekoan.82 plazak izango dute derrigortasun datadun hizkuntza eskakizuna.

Legeak agintzen duenez, 13 plaza, hau da, % 7, ezinduentzat gordeko dira; horietako 3, buruko ezintasuna duten pertsonentzat izango dira, erizain laguntzaileen plazetan. 2016ko EPEko azterketakParaleloki, 2016ko EPEko hautaprobak egiten ari dira 80 plaza betetzeko.Urrian egin zen lehen ariketako lehen proba, gai zerrenda orokorrekoa, eta urtarrilean egingo da bigarren proba, deialdi bakoitzean gai zerrenda espezifikoa duena.

Azterketa horiek urtarrilaren 20, 21 eta27an egingo dira, eta 3.168 lagunek dute aurkezteko eskubidea, hain zuzen ere, urrian lehen proba egin zutenek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos