http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gobernu Batzarrak 2,5 milioi eurotik gora bideratuko ditu izaera soziala duten zerbitzuak garatzera

Pausoka programara eta gizarte- eta hezkuntza-arloan esku hartzeko zerbitzura

I.AGOTE

Tokiko Gobernu Batzarrak gaur onetsi duenez, 2,5 milioi eurotik gora bideratuko ditu izaera soziala duten zerbitzuak garatzera, zehazki, Pausoka programara eta gizarte- eta hezkuntza-arloan esku hartzeko zerbitzura, zeinak Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak kudeatzen baititu.

Batetik, babes gabezia arin edo moderatuko egoeran dauden adingabeak dituztelarik gizarte zerbitzuetan arreta jasotzen duten familiei gizarte- eta heziketa-arloetako laguntza emateko Pausoko programaren esleipena onetsi du udal gobernuak.

Gizarte Politiken Sailak 504.698 € bideratuko ditu programa horretara; IPACE enpresak beteko du, 2 urtez, eta haur eta nerabeen babesgabetasuna ikertu eta balioesteko eta aldi berean babesgabetasun maila gutxitzearren familiekin esku hartzeko balioko du.

Familiei hezkuntza jarraibideak eta orientabideak emango zaizkie, seme-alabak egoki zaindu ditzaten, eta gaitasun pertsonalak eta sozialak garatzen laguntzeko, eta profesionalek alderdi psikologia landuko dute, familian portaera positiboak eta erresilientzia-prozesuak sustatzeko.

Bestetik, 2018-2019 ikasturtean gizarte- eta hezkuntza-arloetan esku hartzeko zerbitzua emateko kontratazio dosierra abiaraztea onetsi du Gobernu Batzarrak, zeinak 2.080.000 eroko aurrekontua baitu. Kontratuaren bidez, udalaren gizarte-zerbitzuek esku hartzen duten kasuetan gizarte- eta hezkuntza-arloetako laguntza eta laguntza psikosoziala —banakakoa, familiakoa eta taldekoa— emango da, familia ingurunean zein komunitatean.

Fotos

Vídeos