Borrar
Go!azen telesaila bihar bueltatuko da ETB-1era. EiTB
Go!azen telesailaren APPa iritsi da!

Go!azen telesailaren APPa iritsi da!

Telebistatik jauzi egin eta beste gailu batzuetan egongo da ikusgai, eta bestelako edukiez gozatzeko aukera emango du

izaskun moyano

Miércoles, 1 de noviembre 2017, 23:02

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskal Herrian hainbat dira ETB-1ean emititzen den Go!azen telesaila jarraitzen duten zaleak. Dantzak eta kantak buruz dakizkite eta pertsonaia bat edo beste idolotzat hartzen dituzte. Hauentzat guztientzat berri on bat dakar telesailak. Izan ere, dagoeneko iritsi da APPa. Android eta iOS gailuentzat erabilgarri da, eta kapituluez gain, hainbat eduki eskainiko ditu.

Trasmedia produktu berri bat aurrera eramateko asmoz, Euskal Telebista, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Saila eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritzak elkarlanean arituko dira. Aplikazioa ateratzeko ezinbestekotzat jo dute Pausoka ekoiztetxea, eitb.eus, Mondragon Unibertsitatea eta Goienaren parte hartzea.

Lehendabizi, Go!azen-ek sare sozialetan zuen presentzia areagotu zuen, euskara interneten ere lau haizetara zabalduz. Orain ordea, badute bete nahi duten beste xede bat ere: euskararen erabilera gazteen artean sustatzea, bide berriak jorratzea eta Go!azen marka arrakastatsua ikasturte osoan bizirik eustea. Izan ere, datorren azaroaren 3an emitituko da denboraldi berriko lehen kapitulua.

Aplikazioan atalez gain beste hainbat eduki izango dira eskuragarri. Adibidez, 'Altxor ezkutua' izeneko bideo bereziak. Honetarako, ezinbestekoa da zaleak telebista aurrean izatea bihar gauean. ETB1n emitituko den kapituluan ikusgai izango diren kode batzuen bidez soilik desblokeatu ahal izango baitira eduki bereziak.

Hala ere, berrikuntza nagusiena fikzioa telesailetik bertatik harago eramango dela da. Aplikazioko Go!atsapp atalaren bidez, pertsonaia nagusiek dituzten elkarrizketak eta haiek lagunekin partekatzen dituzten bideo eta argazkiak ikusi ahal izango dituzte APPa jarraitzen duten erabiltzaileek. Horrez gain, telesailaren atal guztiak eta ataletako karaoke bideoak ere ikusi ahal izango dira aplikazio honen bidez.

APP honen bidez, Go!azen-en unibertsoa zabaldu eta indartzeaz gain zaleen arteko komunitatea sortu nahi da, guztien artean interaktibitatea nagusi izan dadin.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios