Borrar

Gizonezko bat atxilotu dute Barakaldon jatetxe batean lapurtzen saiatzeagatik

Delitu-aurrekari ugari dituen 42 urteko gizonezko bat da atxilotua

elcorreo.com

Lunes, 21 de agosto 2017, 02:54

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Sestaoko Ertzain-etxeko agenteek, larunbat goizaldean, delitu-aurrekari ugari dituen 42 urteko gizonezko bat atxilotu zuten. Barakaldoko jatetxe batean ustez lapurtzen saiatzen ari zenean harrapatu zuten. Leiho bat apurtu zuen hurbil zegoen kutxeta bateko estalkiarekin, eta leihoko hesiko barroteetatik zintzilik zegoenean aurkitu zuten. Atxilotua bigarren graduko erregimenean espetxeratuta dago, baina larunbatean ez zen espetxera itzuli.

Egun horretan goizaldeko lau eta erdiak inguru hasi da guztia, Barakaldoko erdialdean. Ordu horretan, herritarren segurtasunerako zerbitzuak egiten ari zen Ertzaintzaren patruila batek gizonezko bat ikusi zuen jatetxe bateko leiho bateko barroteetatik zintzilik, itxuraz jatetxera sartzen saiatzen ari zenean, bertan lapurtzeko asmoz.

Ertzainek gizonezkoa harrapatu, eta egiaztatu zuten establezimenduko leihoko kristala apurtuta zegoela, hurbil zegoen kutxeta bateko estalkia haren kontra jaurti eta gero. Estalkia lokalaren barruan zegoen.

Lapurretaren ustezko egilea identifikatzean, egiaztatu zuten susmagarria 42 urteko gizonezkoa dela eta ihes eginda zegoela. Gizonezko hori espetxe batean zigorra betetzen ari zen bigarren graduko erregimenean, eta atzo ez zen espetxera itzuli. Polizia-eginbideak amaitutakoan, larunbat goizean gau eta eguneko epailearen aurrera eraman zuten arrastatua.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios