http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gizarte Politikak 540.800 euro bideratu ditu Tomas Zumarraga Dohatsuaren kaleko adinekoentzako gunera

SERGIO EGUÍA

Udalak 540.800 euro bideratuko ditu Tomas Zumarraga Dohatsuaren kaleko adinekoentzako zerbitzu-gunera, jantoki zerbitzua, eguneko arreta eta zainpeko apartamentuen urteko kudeaketa egiteko. Sirimiri enpresak egingo ditu lan horiek 2017ko urritik 2018ko irailera bitartean.

Gizarte Politiken Sailak pertsonengan zentratutako arretan oinarritzen den eredua ezarri du Tomas Zumarraga Dohatsuaren gunean. 30 apartamendu ditu, 40 leku; arreta zerbitzuan eta eguneko arreta zerbitzuan 23 leku; jantokian 48 leku.

“Instalazio hauetan adinekoen autonomia landu eta beren independentzia sustatzen dugu. Bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko beharrezko baldintzak sustatzen ditugu” adierazi du Peio Lopez de Munain zinegotziak.

Ildo horri jarraiki, kudeatzaileak ohiko lanez gain (zuzeneko arreta, zaintza eta mantentzea), erabiltzaileen ongizateari zuzenean eragiten dioten jarduera eta programak gauzatzeaz ere arduratu beharko du. Honakoak, hain zuzen ere: Osasuna zaindu eta sustatzeko programa; Girotze soziokulturala; Terapia okupazionala; Elikadura; Higienea eta beste.

Lanerako prestakuntzarako gizarte eta hezkuntza zentroa -Oro Tokiko Gobernu Batzarrak orobat onetsi du Oto hiribideko lanerako prestakuntzarako gizarte eta hezkuntza zentroa kudeatzeko kontratua berritzea. Udalak IRSE- Arabako Bergizarteratze Institutuarekin izenpetua du kontratu hori, eta berak kudeatuko du 2017ko urriaren 4tik 2018ko urriaren 3ra bitartean, 139,062 euroan.

Oto hiribideko lanerako prestakuntzarako gizarte eta hezkuntza zentroa –2000. urtean irekia– Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuari atxikita dago. Familia babesteko programa honek haur eta nerabeen babesgabetasun egoerei heltzen die. Hezitzaileek babesgabetasun egoera arina bizi duen nerabe talde batekin ematen dituzte hainbat ordu zentroan, gizarteratzen eta laneratzen laguntzea xede. Halaber familiei lagundu eta horiekin lan egiten dute, dagozkien rolak beregana ditzaten. 10 nerabeko taldeak izan daitezke.

Fotos

Vídeos