Borrar

GetxOnegin VIII. pintxo lehiaketa, hurrengo bi asteburuetan

55 establezimenduk parte hartuko dute lehiaketan eta egin beharreko pintxo tradizionala Gilda izango da

elcorreo.com

Domingo, 12 de noviembre 2017, 00:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

VIII. GetxOnegin pintxo lehiaketan parte hartuko dute aurten 55 ostalaritzako establezimenduk. Txapelketa azaroaren 18 eta 19ko, eta 25 eta 26ko asteburuetan, Getxoko Udalak antolatuta, ospatuko da «beste behin ere udalerriaren irudi gastronomikoa indartzeko eta euskararen erabilera sustatzeko, ostalaritzaren eskaintzan kalitatezko gehigarri gisa», azaldu du Koldo Iturbek, Euskara zinegotziak.

Lehiaketa aipatutako larunbatetan eta igandeetan izango da, goizetan eta eguerdietan, eta establezimendu bakoitzak pintxo bakarra aurkeztu ahal izango du, euro bateko prezioan. Izenak euskaraz egon beharko du . Inazio Uriartek, Ekonomia Sustapeneko zinegotziak herritarrak animatu ditu aipatutako bi asteburuetan pintxoak dastatzera hurbiltzera, «kalitate handikoak izango direlako eta establezimenduei bere partaidetza eskertu die, beste erakargarri bat gehiago izango delako beraien jardueran».

Txartelan agertu beharko dira elaborazioan erabili diren osagaiak –bat izan ezik, sekretua dena, publikoak lehiaketaren bitartez asmatu beharrekoa- eta baita horri buruz asmatutako euskarazko testua WhatsAppen bidez 683 456 534 telefono zenbakian. Pintxoaren elaborazioa libre izango da, tradizionala izan ezik, eta hori oraingoan Gilda izango da.

Asteburu bietan udalerriko hainbat talde ibiliko dira giro euskaldunaren presentzia areagotzen laguntzeko, besteak beste, Argia Kantari Kanta, Itxarkantu eta Musikalia. Ostalariei Spotify-ko musika zerrenda bat emango diete antolatzaileek.

Lehiaketaren epaimahaia bi asteburuetan parte hartzen duten 55 establezimenduetatik pasako da eta aintzat hartuko ditu pintxoaren zaporea, originaltasuna eta euskararen erabilera. Ondoren, puntuazio altuena lortzen duten bost pintxoak finalistak izendatuko dituzte epaileek eta horiek pintxoa zuzenean egin beharko dute berriro abenduaren 4an Fadurako Ostalaritza Eskolan. Bertan izen handiko sukaldari batek aukeratuko du pintxo irabazlea eta udalerriko kultur alorreko eragile nabarmen batek osagai sekretuei buruzko testu hoberena erabakiko du. Horrez gain, hiru aipamen berezi egingo dira: euskararen erabilera, barrarik onena eta pintxo tradizionala.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios