http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Getxon zaintzaile zerbitzurako tailerrak antolatuko dituzte

Bertan erlaxazio, taldeko laguntza psikologiko, banakako zaintza planak eta aisialdi partekatua bezalako ekintzak landuko dira

IZASKUN MOYANO

Egungo gizartean areagotzen doa laguntza behar duen jende kopurua. Guztiek behar bezalako zaintza jaso dezaten tailerrak antolatu dituzte Getxon. Datorren urtarrilaren 3a arte edonor apuntatzeko epea zabalik da erlaxazio, taldeko laguntza psikologikoko, etxean egin beharreko banakako zaintza planetarako eta aisialdi partekaturako lanak ikasi nahi dutenentzat.

Dohainik diren tailerrok Bizkaiko Foru Aldundiaren 'Zainduz' hitzarmenean kokatzen dira. Bere helburua udalerrian mendekotasun egoeran egiaztatutako bizi-lagunak zaintzen dituzten familiarrei laguntza eskaintzea da. Asmoa aintzat hartuz, «antolatzen ditugun taldeen kopurua gehitzen ari gara, eta baita beraien iraupena eta modalitateak ere», adierazi du Elena Coriak, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.

Adibidez, Erlaxazio tailerrak hiru talde eskainiko ditu, toki eta ordutegi desberdinekin. Batik bat, Romoko Jose Maria Chavarri plazan eta Algortako Urgull kaleko udal eraikinean. Halaber, Taldeko laguntza psikologikoaren ikastaroak beste hiru talde hartuko ditu aurretik aipatutako tokietan. Guztiak goizez izango dira, 10:00ak 12:30ak bitartean. Horrez gain, etxean egin beharreko banakako zaintza planak egitea ere eskatu ahal izango da, eta aldizkako jarraipena egingo da, sor daitezkeen beharrei egokitua.

Bestalde, aisialdi partekaturako programa ere aurrera eramango da. Horrek hainbat tailer eskainiko ditu mendekotasuna duen pertsonek zein zaintzaileek aisialdi bizipenez goza dezaten. Izan ere, maiz gaixotasunagatik eta mendekotasuna duen pertsona zaintzeagatik galdutako eremu ludikoa berreskuratzeko aukera emango die. Saio hauek apirila, maiatza eta ekainean antolatuko dira, baina arratsaldeko 16:00ak eta 18:00ak bitartean.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos