http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Getxoko udalak Gabonetako argien kudeaketaz arduratuko da lehenengo aldiz

Abenduaren 11tik urtarrilaren 6ra bitartean egongo dira piztuta

ELCORREO.COM

Gabonetako argiztapena piztuko da Getxon datorren astelehenean eta urtarrilaren 6ra bitartean indarrean egongo da. Udalak, lehenengo aldiz, argiztapen horren kudeaketa osorik hartu du bere gain eta 161.185€ inbertitu ditu horretan. Zalantzarik gabe, horrek hazkunde nabarmena suposatzen du aurreko urteekin alderatuta. Izan ere, dekorazioa hedatu da aurreko urteetan argi-dekoraziorik ez zuten kale eta plazetara.

Prozedura irekia egin du zerbitzu hori esleitzeko Hirigintza Sailak eta helburua izan da «instalazio homogeneoa, antolatua eta arautegiarekin bat egiten duena egitea, segurtasunean hobekuntzak ezarriz». Horrela, Udala harremanetan jarri da 64 jabeen elkargorekin baimena eskatzeko ainguraketak etxeen fatxadetan ipintzeko eta «benetan» eskertzen die eskakizunari baiezkoa eman dioten 48 elkargoei. Era berean, Udalak esker ona adierazi nahi die prozesuan parte hartu duten etxaldeen administrazio enpresei ere.

Hortaz aparte, hamalau jabeen elkargok ezezko erantzuna eman dutela eta, hainbat puntutan beharrezkoa izan da metalezko zutabeak jartzea; eta horrek ekonomikoki eta estetikoki ezinbesteko eragina izango du udalerrian, baita oinezkoen ibilbideetan ere.

Non jarri dituzte argiak?

Udalak 8.370 metro luzeko argi-hari edo girlanda LED (10,8 Kw.) jarri ditu, batez ere zuhaitzen gainean eta 65 argi-apaingarri LED (9,3 kW) honako kale hauetako hainbat lekutan: Eduardo Coste, Areetako Etorbidea, Nagusia, Mesedeetakoa, Andres Larrazabal, Paulino Mendibil, Ibaiondo, Santa Eugenia, Arriluze–Zugazarte, Basagoiti, Amezti, Euskalherria, Torrene, J.B. Zabala, Algortako Etorbidea, Telletxe, eta Villaondoeta-Salsidu; parkeetan, plazetan (Santa Ana, Bizkaiko Zubia, San Inazio, Algortako geltokian, Manuel Gainza, Bidezabal) eta udalerriko sarbideetan: Artaza biribilgunea, Euskalerria eta Bidezabal-Sarrikobaso.

Era berean, esleipedun enpresak aurkeztutako hobekuntzek hainbat kaletan instalazio berriak ipintzea ahalbidetu du, besteak beste Kresaltxun, Neguri Etorbidean, Aldapan… baita hiru Gabonetako zuhaitz Olentzeroren harrerak egingo diren guneetan ere.

Argiak pizteko ordutegia hurrengoa izango da: 07:00etatik 08:30era arte, eta 17:30etik 23:00ak arte igandetik ostegunera, eta 17:30etik 01:00a arte ostiral eta larunbat gauetan, baita jaiegun bezperetako gauetan ere.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos