http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Getxoko berdintasun zerbitzuaren orria, Facebooken

Getxoko berdintasun zerbitzuaren orria, Facebooken

Berdintasun alorreko albiste interesgarriak ere eskainiko dituela esan dute arduradunek

J. ECHEVARRÍA

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea gure gizartearen helburu nagusienetakoa izan behar da zalantzarik gabe, eta, hori dela eta, udalek eta gizarte eragile desberdinek horren alde borrokatu behar dute etengabe.

Helburu horrekin, Getxoko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak orri berria estreinatu du Facebooken, @GetxoBerdintasuna, eta bertan egiten duen lanaren berri emango du, baita antolatzen dituen egitarauena eta eskaintzen dituen laguntzena eta zerbitzuena ere. Era berean, berdintasun alorreko albiste interesgarriak emango dituela esan dute arduradunek, herritarrengana hurbiltzea eta beraiekin solasean aritu ahal izateko ere bai.

Azpimarratu dutenez, orri berri hori, Udalaren gainontzeko sare sozialak bezala, zabalik egongo da erabiltzaileen iruzkinei, galderei eta ekarpenei, eta horiek argitaratu edo erantzungo dira egokiak baldin badira, errespetua eta giro ona adierazten badute, beste inor ez badute mintzen edo besteen duintasunaren kontra ez baldin badoaz, eta datu pertsonalik edo publizitate-informaziorik ez badute. Berdintasuneko Zerbitzuak gogorarazi du ere udalak eskubidea dauka baldintza minimo horiek betetzen ez dituen edozein ekarpen ez argitaratzeko edo erantzuteko.

Berdintasun Zerbitzuaren orriarekin batera, Udalaren webgune ofiziala eta beste sail batzuena daude ere bai. Laster, beste udal arloek euren orriak Facebooken eta profilak Twitterren zabaltzea aurreikusten dute, herritarrekin dituzten harremanak era hurbilagoan kudeatzeko helburuarekin.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos